110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2017ko otsailaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 11. ordenantzan, Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen horretan.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2017ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 27an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, behin betiko onetsirik gelditu da, eta honako hau da haren testua:

Mutiloan, 2017ko apirilaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

11. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza honetako prezio publikoa. Aipatutako foru legea martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu zuen.

Sortzapena

2. artikulua. Ordaindu beharra ikastaroetan izena ematen den unean berean sortzen da eta hartan parte hartzen dutenek ordaindu beharko dute.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Izena emateko kuota edo matrikula hura formalizatu baino lehen ordaindu beharko da, matrikulatzeko epearen barnean, ikastokia gordetzeko.

Matrikula hori gauzatu ahal izateko bankuko diru-sarrera egin beharko da Aranguren Ibarreko Udalak dituen kontuetako batean: Caixa Bankeko ES29 2100 5339 9822 0005 2829 kontuan edo Nafarroako Rural Kutxako ES23 3008 0208 0014 6473 1825 kontuan, eta diru-sarrera horren frogagiria aurkeztu, Musika Eskolak eskatzen dituen agiriekin batera, ikastetxearen Administrazioan (Ibaialde pasealekua, 1, behea - Mutiloa). Ez da onartuko irakasleei emandako inolako agiririk, edo posta arruntez, posta elektronikoz eta/edo faxez aurkeztutakorik.

Lehendik ikasle direnek matrikula automatikoki berritu dezakete, Infolocal 012 zerbitzuaren bidez, ikastetxeak ezarritako epeetan.

Matrikula musika tresnen espezialitate baterako baino gehiagotarako egiten dutenek kuota bat ordainduko dute matrikula gisa.

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, ikastoki hutsak izanez gero soilik onartuko dira beste matrikula batzuk.

Matrikularen zenbatekoa ordaintzeak eta matrikula formalizatzeak ez du ikastokirik bermatzen Musika Eskolan. Udalak ikastaroa bertan behera uzten duenean baizik ez da bidezko izanen matrikularen zenbatekoa itzultzea, edo, bestela, eskaera egin duten ikasleek eskainitako espezialitateetan ikastokirik eskuratu ez dutenean.

4. artikulua. Ikasleei urteko kuota kobratzeko irizpideak eta izan litezkeen bajak.

Ikaslea matrikulatzen den mailari dagokion urteko/ikastaroko kuotaren zenbatekoa (ikus prezio publikoen eranskina) kopuru bereko hiru zatitan ordainduko da, bankuko helbideratzearen bidez (matrikulatuek matrikula egitean emanen duten kontuan), eta ondotik zehazten diren daten arabera:

–Ikasle helduak:

  • Lehen kobrantza: uztailean.
  • Bigarren kobrantza: urrian.
  • Hirugarren kobrantza: urtarrilean.

–Gainerako ikasleak:

  • Lehen kobrantza: urrian.
  • Bigarren kobrantza: urtarrilean.
  • Hirugarren kobrantza: apirilean.

Musika Eskolan ikastaroa hasita dagoela onartzen diren ikasleek matrikula osoa ordainduko dute, eta ikasketei dagokien urteko kuota, berriz, ikasturteari falta zaizkion hilabeteen arabera; matrikula zer hilabetetan egiten den, hura barne dela.

Jadanik matrikulaturik egonik Musika Eskola beren borondatez utzi nahi duten ikasleek idatziz eskatu beharko dute, ez baita ahozko eskaerarik onartuko. Eskola uzteak ondorio hauek ekarriko ditu:

–Ikasle helduak:

a) Ez zaie inondik ere itzuliko matrikulagatik ordaindutako zenbatekoa.

b) Uzteko eskaera ekainaren 30a baino lehen egiten bada, ez da ordainduko 4. artikuluan aipatu diren epeen kuota bakarrik ere.

c) Uzteko eskaera ekainaren 30etik irailaren 30era bitarte egiten bada, aipatu diren epeetako lehena baizik ez da ordainduko.

d) Uzteko eskaera urriaren 1etik abenduaren 15era bitarte egiten bada, aipatu diren epeetako lehena eta bigarrena baizik ez dira ordainduko.

e) Uzteko eskaera abenduaren 15aren ondoren egiten bada, aipatu diren hiru epeak ordaindu beharko dira.

f) Ikasturte batean aldi baterako baja eskatzeko aukera bakarra ikasleen bizileku aldaketa frogatzea izanen da. Ikastetxeak ikastokia gordetzeko ezinbestekoa izanen da ezarritako epean matrikula egitea eta horri dagokion zenbatekoa ordaintzea.

–Gainerako ikasleak:

a) Ez zaie inondik ere itzuliko matrikulagatik ordaindutako zenbatekoa.

b) Uzteko eskaera ekainaren 30etik irailaren 1era bitarte egiten bada, ez da ordainduko 4. artikuluan aipatu diren epeen kuota bakarrik ere.

c) Uzteko eskaera irailaren 1etik azaroaren 30era bitarte egiten bada, aipatu diren epeetako lehena baizik ez da ordainduko.

d) Uzteko eskaera abenduaren 1etik martxoaren 15era bitarte egiten bada, aipatu diren epeetako lehena eta bigarrena baizik ez dira ordainduko.

e) Uzteko eskaera martxoaren 15aren ondoren egiten bada, aipatu diren hiru epeak ordaindu beharko dira.

f) Ikasturte batean aldi baterako baja eskatzeko aukera bakarra ikasleen bizileku aldaketa frogatzea izanen da. Ikastetxeak ikastokia gordetzeko ezinbestekoa izanen da ezarritako epean matrikula egitea eta horri dagokion zenbatekoa ordaintzea.

5. artikulua. Ikasle berriak erroldaren arabera onartzea.

–Aranguren ibarrean erroldatutako ikasleak:

Ikastetxean ematen diren hezkuntza maila guztietan, Aranguren ibarrean erroldatutako ikasleak onartuko dira, ikasmaila bakoitzeko espezialitateetan dauden ikastoki hutsen arabera.

–Aranguren ibarrean erroldatu gabeko ikasleak:

I. mailarako (Musika Hastapena) eta II. eta III. mailetarako, Aranguren ibarrean erroldatu gabeko ikasleak onartzen ahalko dira, betiere ikastoki hutsik gelditzen bada, erroldatutako ikasleak inskribatu ondoren.

Helduen mailarako, ez da onartuko erroldatu gabeko ikaslerik.

Soilik musika tresna eta/edo kantu talde (haurren abesbatza) eskolak jasotzeko, Aranguren ibarrean erroldatu gabeko ikasleak onartzen ahalko dira, betiere ikastoki hutsik gelditzen bada, erroldatutako ikasleak inskribatu ondoren. Talde horietan onartuak izateko, ikasleek mailaren proba bat gainditu beharko dute, matrikula egin aurretik.

Tarifen aplikazioa

6. artikulua. Ordaindu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga beren baitan izanen dute, hala badagokie.

7. artikulua. Familia ugariaren deskontua lortu nahi dutenek (arau honen eranskineko 2. epigrafean agertzen da) nahitaez aurkeztu beharko dituzte eranskinean aipatzen diren frogagiriak.

8. artikulua. Tarifak aplikatzeari dagokionez, familia unitatea da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan definitzen dena. Hura 2008ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.

9. artikulua. Eskaeraren arabera, euskarazko musika ikasketen ezarpena aztertuko da.

10. artikulua. Zer eskaera dagoen eta ikastetxeak taldeak bultzatzeko zer behar dituen, horren arabera baloratuko da musika tresnen espezialitate berriak sartzea, gutxienez ere 3 lagun baldin badaude musika tresnen espezialitate berean interesaturik. Espezialitate hori ezarriko da baldin eta gutxienez ere 3 lagun interesaturik badaude eta behar den matrikula egiten badute.

11. artikulua. Erroldatu gabeko ikasle batek errolda Aranguren ibarrera aldatzen badu ikasturtea hasi ondoren, tarifa aldatuko da erroldatuaren kuotara hura erroldatzen den datatik Udalak egiten duen hurrengo ordainketatik, eta arau honetako 4. artikuluan ezarritako hilabeteen arabera.

Erroldatuta dagoen ikasle batek errolda beste udalerri batera aldatzen badu ikasturtean, erroldatu gabeko ikasleentzat ezarritako kuota ordaindu beharko du zuzenean.

2017-2018 IKASTURTERAKO TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–2017-2018 ikasturterako prezio publikoak.

–Matrikula: 62 euro.

–Urteko kuota: kopuru bereko hiru zatitan ordainduko da bankuko helbideratzearen bidez, ikasleen prestakuntza mailaren arabera. Zenbateko hauek izanen dira:

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

I. maila

110 euro/ordainketa

176 euro/ordainketa

II. maila

251 euro/ordainketa

401 euro/ordainketa

Kontserbatoriorako prestakuntza

288 euro/ordainketa

461 euro/ordainketa

Soilik musika tr./2. musika tresna

131 euro/ordainketa

210 euro/ordainketa

III. maila

*

219 euro/ordainketa

351 euro/ordainketa

**

251 euro/ordainketa

401 euro/ordainketa

*

Kantua, Pianoa, Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa

**

Gainerako espezialitateak

Soilik musika tr./2. musika tresna

131 euro/ordainketa

210 euro/ordainketa

Helduak

Musika tresna

175 euro/ordainketa

280 euro/ordainketa

Konboa

87 euro/ordainketa

139 euro/ordainketa

Bakarrik taldeak

Haurren abesbatza

65 euro/ordainketa

79 euro/ordainketa

Musika tresnen taldeak

65 euro/ordainketa

79 euro/ordainketa

2. epigrafea.

Urteko kuotaren zenbatekoaren gainean eginen da familia ugariaren deskontua, eta inoiz ere ez matrikularen zenbatekoaren gainean.

Deskontu hori izateko nahitaezkoa izanen da Aranguren ibarrean erroldaturik egotea.

Ikaslearen urteko kuotari dagozkion hiru kobrantzetan %10eko murrizketa eginen da.

Deskontu hori izateko, familia ugariaren txartel eguneratuaren fotokopia aurkeztu beharko du ikasleak, ikasturte hasieran.

Iragarkiaren kodea: L1705573