110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, ikastetxeetan jateko diru-laguntzak emateko deialdiarena, 2017-2018 ikasturterako

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 347652.

1. Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da ikastetxeetan 2017-2018 ikasturterako jateko diru-laguntzak (“jantokiko bekak”) emateko prozedura ezartzea.

2. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean (Udaletxeko plaza, 3, Antsoain). Eskabidea ereduaren araberakoa izanen da eta bertan emanen zaio.

Eskabideak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 15etik 30era bitartekoa izanen da, biak barne, horretarako ezarritako ordutegian.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu. Eskabideekin batera 4. oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkeztuko da.

Hala ere, salbuespen gisa, epetik kanpo aurkeztutako eskabideak onartuko dira, betiere eskatzaileak objektiboki frogatzen badu zergatik ezin izan duen epearen barnean aurkeztu.

3. Betebeharrak.

Udal laguntza hauek eskatzeko baldintza hauek bete beharko dira:

a) Udalerriko bizilaguna egiazki izatea eta bertan erroldaturik egotea, eskabidea aurkezten den unean.

b) Adingabeak derrigorrezko irakaskuntza mailetan dagokien ikastetxe publikoan eskolatuta egotea, edo hezkuntza administrazioak bideratutako beste ikastetxe publiko batean, herrian aukeratu duten hizkuntza eredua ez egoteagatik.

c) Administrazioaren beste esparru batzuetan gauza bererako laguntza eskatu izana.

d) Diru-laguntza edo laguntza eman aurretik Udalarekiko betebeharrak eguneratuak izatea, horiek edozein motatakoak direla ere. Onuraduna Udalarekin zorretan badago, jakinarazi eta 10 egun balioduneko epea emanen zaio, haiek kita ditzan.

4. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskabide betea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emanen duen eredu normalizatuarekin bat. Gainerako datuekin batera, helbide elektroniko bat sartu beharko da.

b) Aurreko urteko (2016) errenta aitorpenaren kopia.

c) Desgaitasunaren ziurtagiria, familia-unitatean %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duen kiderik bada.

Antsoainen, 2017ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1706720