110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, garapenerako lankidetza proiektuak egiteko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriena, 2017. urtea

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 348995.

1.–Deialdiaren xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei diru-laguntzak ematea, egoera ahulean dauden herrialdeekin lankidetza proiektuak kofinantzatzeko. Programa horiek tokian tokiko giza garapena sustatzea izanen dute helburu, honako eremu hauei lehentasuna emanez:

–Osasuna bere osotasunean lantzen duten proiektuak: haurren heriotza tasa murrizteko programak, osasun azpiegiturak (ospitaleak, anbulatorioak), hango herritarrek osasunaren alorreko prestakuntza izateko programak, sexu eta ugaltze osasuna hobetzeko programak, prebentzioaren eta osasunerako hezkuntzaren gaineko programak.

–Emakumearen aldeko sustapen eta garapen proiektuak, haren bizi baldintzak hobetu eta haren eskubideak zein aukerak sustatzeko direnak.

–Ingurumenaren saneamenduko proiektuak: urez hornitzeko sistemak eta oinarrizko saneamenduaren zerbitzuak eta azpiegiturak.

–Oinarrizko hezkuntza: lehen hezkuntza den-denei zabaltzea, hezkuntzaren azpiegiturak hobetzea, helduak alfabetatzea.

–Elkartasunerako ekonomia, kooperatibak, elikadura subiranotasuna, elkartasunerako finantzak, etab., baita antolamendua indartzea, politikan parte-hartzea eta giza eskubideak babestea xede duten proiektuak ere. Komunitatearen antolamendua hobetzeko gaitasuna lortzeko proiektuak.

–Talde oso ahulak: herri indigenak, gutxiengo etnikoak; eta errefuxiatuak.

–Habitat eta eremu hondatuak berreskuratzea, eremuaren garapen sozioekonomikoa hobetzeko helburuarekin.

Era berean, Antsoaingo herritarrak sentsibilizatzeko jardueren programa bat erantsiko zaie proiektuei, herrialde horien egoera agerian uzteko, haien arazoei buruz hausnarketa kritikoak egiteko jarrerak garatzeko eta gai honen guztiaren inguruan jendearen parte hartze aktiboa sustatzeko.

2.–Entitate eskatzaileak.

Ondoko baldintzak bete beharko dituzte entitateek diru-laguntzak eskatzeko:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea eta erregistro ofizial hauetariko batean inskribatua egotea: Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan, Nafarroako Elkarteen Erregistroan edo Garapenerako Lankidetzarako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan, eta dokumentazioa eguneraturik edukitzea.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Estatutuetan edo aurreko urteetako jarduera memorietan adieraziko da berariazko helburu hau duela: garapenerako lankidetzarekin ikustekoa duten jarduerak egitea.

d) Nafarroan edukitzea egoitza soziala edo delegazio bat.

e) Nafarroako Foru Komunitatean jardutea, lehenetsitako eremuetan lankidetzako programak kudeatzen. Hori frogatzeko, azken urtean Nafarroan egindako jardueren dokumentazioa aurkeztuko dute.

f) Foru Ogasunari ordaindu beharreko zergak ordainduak izatea.

3.–Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko irailaren 4tik 22ra bitarte izanen da (biak barne).

Eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira.

Antsoainen, 2017ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1706719