110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALDATZ

Kudeaketarako mandatua

Aldazko Kontzejuak, 2017ko apirilaren 12an egindako bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

1.–Larraungo Udalaren esku uztea Larraungo Kontzejuetan Mantentze Lanak egiteko Memoriako lanak egiteko gaitasuna, lanek irauten duten eperako, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikularekin bat.

2.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3 artikuluko ondorioak sor daitezen.

3.–Erabakia Larraungo Udalari bidaltzea, jakinaren gainean egon dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan.

Aldatzen, 2017ko apirilaren 21ean.–Kontzejuko burua, Martin Jose Bildarratz.

Iragarkiaren kodea: L1706206