110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Hiri jarduerako plan berezia Moncayo-La Nava kaleetako ekipamendua berregituratzeko. Hasierako onespena

Ablitasko Udaleko Alkatetzak, 2017ko maiatzaren 30eko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen HJPBa, Ablitasko Udalak sustatua, Moncayo-La Nava kaleetako ekipamendua berregituratzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 61.2 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea tramitatu eginen da eta jendaurrean edukiko hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.

Ablitasen, 2017ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1706666