11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 3017/2016 Ebazpenarena. Haren bidez onesten dira Gizarte Segurantzako enpresa kuota eta soldatetarako diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak, urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuan aurreikusitako Nafarroako laneratze eta gizarteratzeko enpresetarako.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 328537.

Lehena.–Onuradunak.

a) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ofizioz eta behin-behinekoz txertatze enpresa gisa sailkatutako gizarteratze eta laneratze zentroak.

b) Behin-behinekoz sailkatu zirenetik gutxienez ere 2 urtez funtzionamenduan diren gizarteratze eta laneratze enpresak.

Bigarrena.–Xedea.

Gizartetik baztertuta dauden pertsonak kontratatzeagatik gizarteratze eta laneratze enpresei diru-laguntzak ematea, haiekin gizartean eta lanean txertatzeko ibilbideak eta esku-hartze eta lagun egiteko zerbitzuak garatzeko, helburua enpresa arruntean txertatzea izanik.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Ebazpenaren eranskina.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honetarako 1.632.000 euroko gastua eginen da gehienez.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak hilabeteko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko abenduaren 30ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1700525