11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 30eko 3016/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko diru-laguntzak arautzen dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 328564.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Diru-laguntzen onuradun izateko, nekazaritzaren lanbide elkarteek diruz laguntzen ahal diren jarduketak egin behar dituzte eta kasuan kasuko proiektua gauzatzeko behar adinako gaitasun teknikoa eta egitura eduki behar dute.

Bigarrena.–Xedea eta jarduketa eremua.

Deialdi honen xedea da baldintzak eta betebeharrak arautzea nekazaritzako lanbide elkarteei diru-laguntzak emateko, nekazaritzako sektorean nekazaritzaren sasoiko kanpainetan kontratazioak sustatzearekin lotutako jarduketak egin ditzaten.

Jarduketa eremua Nafarroako Foru Komunitatea da.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Ebazpenaren eranskina.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honetarako 120.000 euroko gastua eginen da gehienez.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2016ko abenduaren 30ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1700526