11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

QUEILES IBARREKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Queiles Ibarreko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2016ko abenduaren 23an, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2017ko aurrekontu ekonomikoa.

Espedientea Mankomunitatearen Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Mankomunitateko udalerrietako bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.2. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Cascanten, 2017ko urtarrilaren 3an.–Burua, Carlos Mendez Cano.

Iragarkiaren kodea: L1700103