11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

13. aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2016ko abenduaren 29an egin bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2016ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Lakuntzan, 2017ko urtarrilaren 2an.–Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1700045