11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

San Isidro zahar etxeko eta psikogeriatrikoko zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Hasierako onespena

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2016ko abenduaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zahar etxeko eta psikogeriatrikoko zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irunberrin, 2017ko urtarrilaren 2an.–Lehendakaria, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1700072