11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Aldaketa Udal Planeko determinazio xehakatuetan (84. artikulua). Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2016ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, onetsi zuen, besteak beste, aldaketak egiteko hitzarmena Zuñigako Udal Planeko determinazio xehakatuetan (84. artikulua), aipatu hitzarmena jendaurrean paratzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta hedadura handiena duten egunkarietako batean iragarkia argitaratuz. Jendaurreko epea alegaziorik egin gabe igaroz gero, behin betiko onetsitzat joko da.

Zuñigan, 2017ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1700124