11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Esako Udalak, 2016ko urriaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantzaren eranskinean. Aldaketak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Onespenaren erabakia 2016ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta eranskina osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Esan, 2016ko abenduaren 13an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Ordenantza, eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu
berezien tasak arautzen dituena

Eranskina - Zenbatekoak

a) Festetako postuak eta barrakak: 100 euro festa aldi bakoitzeko.

b) Merkatu txikiko kalez kaleko salmenta: 240 euro/urtea.

c) Hainbat gaitako postuak ferietan eta beste: 3 euro/eguna.

d) Okupazio berezia biltontziak eta tangak direla eta: 32 euro/urtea.

e) Herritarren mesedetan egiten diren zerbitzuetako jarduera ekonomikoen aprobetxamenduengatik: 1,50 euro/metro koadro/eguna.

Iragarkiaren kodea: L1614014