11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Xehetasun azterlana San Millán kaleko 7an. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2016ko abenduaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Juan María de la Fuente Olcozek eta Yolanda Marco Rubiok sustaturiko xehetasun azterlana, lurzorua okupatzeko araubidea eta bolumen erabilgarriaren antolamendua aldatzeko Untzueko hiri-lurzoru finkatuko 2-106 lurzati partikularrean (San Millán kalea, 7); hori guztia Carlos Cámara Villalba arkitektoak prestaturiko dokumentazio teknikoarekin bat eginez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta harekin bat datozenetan aurreikusitakoari jarraikiz, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, jendaurrean egon dadin hogei egunez. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2016ko abenduaren 27an.–Alkate udalburua, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1700113