11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2017ko egutegia

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatuarekin bat, argitaratzen da Udalaren aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2017ko egutegia, 2016ko abenduaren 27ko osoko bilkuran onetsia.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren finantza entitateko banku bulegoetako edozeinetan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak azaltzen den egunean iraganen dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2016ko abenduaren 27an.–Alkate udalburua, Encarna Ducun Izpura.

Ibilgailuen gaineko udal zerga

1. Borondatez ordaintzeko epea, apirilean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak apirilaren azken egunean kobratuko dira.

Lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa,
eta erroten kanona, halakorik bada

1. Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga

1. Borondatez ordaintzeko epea, irailean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.

Herri-lurrak eta lurren errentamenduak

1. Borondatez ordaintzeko epea, azaroan.

2. Bankuan helbideraturik daudenak azaroaren azken egunean kobratuko dira.

Iragarkiaren kodea: L1700112