11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2017rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2016ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen honako tasa eta indize hauek ezartzea udal zergetarako 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten:

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko. Epe hori igaro eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, zerga-tasak behin betiko onetsitzat joko dira.

Biurrunen, 2017ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1700082