11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten. Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.

Espedientea: 2016-1966. Izena: B31675424 Mecanizados Igal S.L. Ordezkaria: B31804891 Navartec Ingenieros S.L. Jarduera: jarduera sailkatuen lizentzia eta obra lizentzia, nabea mekanizazio lantegitarako egokitzearren. Tokia: Landaben industrialdea, J kalea, 8. zenbakia.

Iruñean, 2016ko azaroaren 16an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1700055