11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

16. poligonoko 1.760tik 1.777ra arteko lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2016ko abenduaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Manuel Joaquín Magalhaes Soeirok sustaturiko xehetasun azterlana, 16. poligonoko 1.760tik 1.777ra bitarteko lurzatiei dagokiena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Erriberrin, 2016ko abenduaren 28an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1700051