11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Muruzabalgo Udalak, 2016ko azaroaren 23an, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa, eta hori 2016ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2017ko plantilla organiko hori.

Behin betiko onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluko 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak aurkez daitezke.

Muruzabalen, 2017ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, José Ignacio Valencia Garrues.

Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatetik zerbitzu ematen duten lanpostuak

–Idazkaria: Kopurua: 1. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: jardunean.

–Kontu hartzailea: B maila. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72.

–Administrari-ofiziala: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.

–Administrari laguntzailea: Maila: D. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Lanpostuko osagarria: %15,72.

ALDI BATERAKO LANGILEAK

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Kontratua: aldi baterakoa, lanaldi murriztuarekin, lanaldiaren %81,80. Araubidea: Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotutako langilea. Kategoria: ZAE Maila: E. Sarbidea: INEM

Iragarkiaren kodea: L1700122