11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak abenduaren 30ean emandako 509E/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, zentro teknologikoek eta ezagutza ikertu eta hedatzen duten erakundeek I+G proiektuak egiteko diru-laguntzen 2017ko deialdia onesten da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/eu/index): BDNS (identifikazioa): 328042.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Nafarroako zentro teknologikoak eta ezagutza ikertu eta hedatzen duten erakundeak izanen dira laguntza hauen onuradunak, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 83. puntuan definitzen diren moduan. Atal honen barnean sartzen dira zenbait zentro teknologikok eta ikerketa erakundek nortasun juridikorik gabe eratutako beste unitate batzuk, Nafarroan kokatuta badaude, zentro eta erakunde horiei buruzko araudiaren babesean. Entitate koordinatzaileak ere onuradunak izanen dira: Nafarroako erakunde irabazi-asmorik gabeak, helburu badute ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea, baita zentroen koordinazioa, sustapena eta promozioa ere.

Bigarrena.–Xedea.

Diru-laguntza hauen xedea da Nafarroako zentro teknologikoek eta ezagutza ikertu eta hedatzen duten erakundeek duten gaitasuna, sendotasuna, elkarlana eta koordinazioa bultzatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

509E/2016 Ebazpena, abenduaren 30ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana.

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6686/Ayudas-a-centros-tecnologicos-y-organismos-de-investigacion-y-difusion-de-conocimientos-para-la-realizacion-de-proyectos-de-I-D-para-el-ano-2017

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko baimendu den gastua 8.000.000,00 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zer egunetan argitaratzen den, hurrengo hilabetean bukatuko da, egun berean.

Iruñean, 2016ko abenduaren 30ean.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1700063