11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Irunberriko Udalaren 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2016ko abenduaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura urte berean betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Irunberrin, 2017ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1700069