11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Lodosako bake epaile titularraren kargua hutsik dagoela iragarri da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan (1995eko 166. Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 13koa) aipatzen diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituzten interesdunek eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu biak arte, astelehenetik ortziralera. Hogei egun baliodun dituzte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lodosan, 2017ko urtarrilaren 2an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1700071