11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

2017. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Legardako Udalak, 2016ko azaroaren 22an, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa, eta hori 2016ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 9an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da 2017ko plantilla organiko hori.

Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatetik zerbitzu ematen duten lanpostuak.

–Idazkaria: Kopurua: 1. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: jardunean.

–Kontu hartzailea: B maila. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72.

–Administrari-ofiziala: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.

–Administrari laguntzailea: Maila: D. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Lanpostuko osagarria: %15,72.

Behin betiko onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak aurkez daitezke.

Legardan, 2017ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1700076