11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugapetik kanpora izanen naizenez,

EBATZI DUT:

1.–Alkatetzaren berezko eginkizunak Pedro Manuel Barbería Etxarri lehen alkateordearen esku uztea, 2016ko abenduaren 23tik 2017ko ilbeltzaren 2ra arte, biak barne.

2.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Larraunen, 2016ko abenduaren 23an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1700434