11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Oihan aprobetxamenduaren salmenta enkante publikoan

Otsakarko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hauek esleitzeko:

Lote bakarra: “El Puerto eta Aldapa” parajeak, osotara 2.696 metro kubiko zur egiten duena. Hasierako prezioa 44.212 euro da, BEZa kanpo.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak Xulapaingo Udaleko Erregistroan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Legean aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz, 15 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta aitzina (azken eguneko 15:00ak arte). Azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Proposamenak noiz irekiko diren: Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko dira, gutxienez ere 72 ordu lehenago, proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua.

Baldintza teknikoak eta baldintza ekonomiko-administratiboen agiria Xulapaingo Udaleko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian daude.

Otsakarren, 2017ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Miguel Orrio Espelosin.

Iragarkiaren kodea: L1700125