11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak, 2016ko abenduaren 15eko bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea 2017ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, epe horretan herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik egin gabe epea bukatzen bada, behin betiko onetsitzat hartuko da eta kapituluka argitaratzeko tramitea beteko da.

Iturmendin, 2016ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1700131