11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

7. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an, 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

7/2016 aldaketa aurrekontuan

GASTUAK:

6. kapitulua (gorantz): 34.486,07 euro.

1. kapitulua (beherantz): 2.180,86 euro.

2. kapitulua (beherantz): 15.000,00 euro.

6. kapitulua (beherantz): 16.005,21 euro.

7. kapitulua (beherantz): 1.300,00 euro.

Faltzesen, 2017 urtarrilaren 3an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1700074