11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Desjabetzeko prozedura abiatzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Ilurdozko luizia egonkortzea

2016ko azaroaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Esteribarko Udalak ebatzi du desjabetze-espedientea abiatzea, Ilurdozko luizia egonkortzeko lanak egin beharrez; halatan, dagokion proiektu teknikoa onetsi du, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Hartutako erabakiak honela dio, xedapen zatian:

Lehenbizikoa.–Ilurdozko luizia egonkortzeko proiektua onestea; Aceragroforestal, S.L.ek prestatua da eta Jose Miguel Iturri Busto nekazaritzako ingeniariak sinatua, eta udal honetan sarrera izan zuen 2016ko urriaren 20an (Erregistro Orokorreko sarrera zenbakia: 2.547).

Bigarrena.––Ilurdozko luizia egonkortzeko obren premia eta ezinbertzekotasuna deklaratzea, onetsitako obraren proiektu teknikoari jarraikiz; horrek berekin dakar haren barrenean sartzen diren obren onura publikoaren deklarazioa, desjabetzea egin ahal izateko.

Hirugarrena.–Aipatu obraren proiektu teknikoa betearazi beharrez, desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda egitea, Esteribarko 6. poligonoko 124. eta 128. lurzatiei dagokienez, Irene Esnoz Orozen kontra egin ere (IFZ:15.641.061 A), hura baita bi lurzatien titularra (I. eranskina).

Laugarrena.–Interesdunari entzutea ematea, hamabortz egunez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 18. artikuluari jarraikiz, bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan.

Borzgarrena.–Erabaki hau jendaurrean edukitzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan adierazi bezala, hamabortz egunez, udal honen iragarki oholean eta Ilurdozko iragarki oholean ezarriz eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratuz, eta interesdunei banan-banan jakinaraztea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrek idatziz aurkez ditzaten argitaratutako zerrendan izaten ahal diren akatsak zuzentzeko datuak, edo kontra egin diezaioten ondasunak eta eskubideak okupatu edo eskuratzeari formaren edo edukiaren arrazoiengatik, betiere arrazoiak emanez.

Seigarrena.–Ondasunen deskribapen material eta legezkoan sortutako akatsak zuzentzearen ondorioetarako soilik, onartzea edozein pertsona natural edo juridiko ager daitekeela, bidezkoak iruditzen zaizkion aurrekariak edo erreferentziak alegatzeko.

Zazpigarrena.–Erabaki hau Irene Esnoz Orozi jakinaraztea, baita proiektuak ukitutako lurzatien gainerako jabeei ere.

FINKA
ZENBAKIA

POLIGONO ZENBAKIA

TITULARRAREN HELBIDEA

ERABILERA

AZALERA
(guztira, m²)

BEHIN BETIKO OKUPATUKO DEN AZALERA, DESJABETU BEHARREKOA
(m²)

124

6

Irene Esnoz Oroz

La Transfiguración karrika, 8, 31698 Akerreta

Landalurra

Larreak

22.503,69

5.425

128

6

Irene Esnoz Oroz

La Transfiguración karrika, 8, 31698 Akerreta

Landalurra

Larreak

4.314,17

1.222

Aditzera ematen da, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, proiektuak ukitzen dituela uste duten pertsona guztiek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ahalko dituzte, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalkunde gehien duten egunkarietako batean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Esteribarren, 2016ko abenduaren 2an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1613855