11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Urbanizazio proiektua, Arazuriko 1 sektorea. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko abenduaren 29an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea urbanizazio proiektua, Arazuriko 1 Sektoreari dagokionez, Arazuriko Kontzejuak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikuluan, 76. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Oltza Zendea, 2017ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva

Iragarkiaren kodea: L1700116