11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2017rako lan egutegia eta egun baliogabeak

Caparrosoko Udaleko alkate udalburu Aquilino Jiménez Pascualek, abenduaren 12ko 274/2016 Ebazpenaren bitartez, Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileendako lan egutegia onetsi zuen 2017rako. Hona hemen testua:

“Ekainaren 21eko13/2012 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legea, eta zehaztu zuen Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia. Hartan xedatuari jarraikiz,

Ikusirik 746/2016 Ebazpena, ekainaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, izanik horiek ondoko hauek:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 13a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 14a: Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Nafarroako Toki Administrazioa osatzen duten entitateen lurralde esparruan, herri bakoitzean bertze jai bat gehitu behar zaie aitzineko artikuluan aipatzen diren egunei. Hura udal bakoitzak proposaturik finkatu behar da, eta udal honetan 2017ko irailaren 2an izanen da.

Udalak 2017ko lan egutegiaren gaineko akordioa lortu zuen langileen ordezkaritza sindikalarekin, 2016ko azaroaren 18an .

Horrenbertzez, kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileendako 2017ko lan egutegia onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 13a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 14a: Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Irailaren 2a: Santa Fe, Caparrosoko zaindaria, herriko jaia.

–Irailaren 4a eta 5a: Caparrosoko bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Bigarrena.–Caparrosoko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20,18 minutukoa izanen da. Caparrosoko Udaleko Erregistro Orokorra 10:00etatik 13:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ortziralera.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2017an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, toki administrazioak barne, egiten duen deklarazioari jarraikiz.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Caparrosoko Udalaren iragarki oholean ere.

Borzgarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean.”

Caparroson, 2016ko abenduaren 12an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1614078