11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Kudeaketaren esleipena

2016ko abenduaren 22an, Oibarko eta Leatxeko Udalek sinatu zuten Leatxeko Udalak Oibarkoari kudeaketa esleitzeko hitzarmena, bertako bizilagunei kudeaketa administratiboko eta arreta arrunteko zerbitzuak emateko.

Leatxeko Udalak egin zuen aipatutako esleipena 2016ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, eta Oibarko Udalak onetsi zuen 2016ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran.

Jendaurrean paratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 40/2015 Legearen 11.3 artikuluan xedatua bete beharrez.

Oibarren, 2017ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1700123