11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Aldaketa hilerria arautzen duen udal ordenantzan.
Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2016ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsirik geldituko da aldaketa Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen udal ordenantzan, eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Abartzuzan, 2016ko abenduaren 28an.–Alkatea, Miguel Ros Ros.

Iragarkiaren kodea: L1700081