11. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena.

Instalazio berri bati Ingurumen baimen integratua emateko eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egiteko espedientea. Sustatzaileak Idoya Mayor Mena eta Oscar Frances Barrera dira.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2016-000015

Instalazioa

Oilaskoak gizentzeko hegazti instalazioa

Titularra

Idoya Mayor Mena eta Oscar Frances Barrera

Kokalekua

2. poligonoa, 630. eta 526. lurzatiak, “El Raso’’ alderdia.

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza,
X: 617.168,000 eta Y: 4.668.420,000

Udalerria

Arguedas

Proiektua

Oilaskoak gizentzeko hegazti instalazioa (78000 toki)

Iruñean, 2016ko abenduaren 13an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1614173