108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

76E/2017 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendutako 2017ko prestakuntza planak gauzatzeko diru-laguntzen deialdi osagarria onesten duena.

Nafarroako Gobernuak borondate argia azaldu du jarduera ekonomikoa sustatzeko eta enplegua sortzeko behar diren jarduketei heltzeko, praktika egokiak bultzatuz elkarrizketan eta lankidetzan oinarrituta. Horrela langileen enplegagarritasunaren hobekuntza zainduko da, horixe baita enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistemaren azken helburua.

Batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendutako prestakuntza planak sartzen dira eskaintzako prestakuntzaren modalitateetan, zeinak martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuan eta hori garatzen duen martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan (abuztuaren 2ko ESS/1726/2012 Aginduak aldatua) arautzen baitira. Martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuak enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen du eskaintzako prestakuntzaren arloan, eta hura finantzatuko duten diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu.

Enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema lan arloan arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legeak zenbait aldaketa sartu ditu, eta deialdi honetan jaso dira. Horien artean, diru-laguntza ematea eta justifikatzea moduluen bidezko egiaztapen modalitatean.

TAS agindu horretan ezarritakoa garatzeko, deialdi honetako diru-laguntzen xede dira sektorearteko prestakuntza planak, ekonomia sozialeko bazkide eta langileentzako berariazko sektorearteko prestakuntza planak eta langile autonomoentzako sektorearteko prestakuntza planak. Halaber, deialdiak laguntzak eta bekak aurreikusi ditu prestakuntza planetan parte hartzen duten langabeei emateko.

Bestaldetik, ebazpen honen eranskinetan jasotako lehentasunezko ekintzen katalogoa Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin bat definitu da. Izan ere, estrategia horrek balio erantsi handiko jarduerak identifikatu ditu, Nafarroaren lehiakortasuna handitzeko aukera hobeak ematen dituztenak, eta baliabide publiko eta pribatuak zehaztu ditu funtsezko lehentasun ekonomikoetan.

Deialdi honen finantzaketa osoa Enplegu eta Lan Aferen Sektoreko Konferentziak emandako funtsen kargura izanen da.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendutako 2017ko prestakuntza planak finantzatzeko diru-laguntza publikoen deialdi osagarria onestea, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralderako bakarrik.

2. Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. 2.500.000 euroko gastua baimentzea, 2017ko gastuen aurrekontuko “Landunen lanbide prestakuntzarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950002 96200 4819 242104 partidaren kargura, betiere kreditua badago. Diru hori honela banatuko da:

–2.200.000 euro, sektorearteko prestakuntza planetarako.

–100.000 euro, ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako sektorearteko planetarako.

–200.000 euro, langile autonomoentzako sektorearteko planetarako.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 24an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1.–Xedea.

1.1. Ebazpen honen xedea da diru-laguntzak emateko 2017ko beste deialdi bat onestea, batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendutako prestakuntza planak finantzatzeko, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan ezarritako oinarri arautzaileekin eta Enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema lan arloan arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legean xedatutakoarekin bat. Agindu hori enplegurako lanbide prestakuntzako azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzeko eman zen.

1.2. Aplikazio eremua Nafarroako Foru Komunitatea izanen da.

2.–Diru-laguntzen finantzaketa eta zenbatekoa.

2.1. Deialdi honen babesean gauzatzen diren prestakuntza planak 2017ko gastuen aurrekontuko “Landunen lanbide prestakuntzarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950002 96200 4819 242104 partidaren kargura finantzatuko dira.

Diru-laguntzak ematea nahiko aurrekontu-kreditu indarduna izatearen mende egonen da.

2.2. Deialdi honi dagokion gehieneko finantzaketa 2.500.000 eurokoa da, honela banaturik:

a) Sektorearteko prestakuntza planak, 4.1.a) oinarrian ezarritakoak: 2.200.000 euro.

b) Ekonomia sozialeko langile eta bazkideei, batik bat, bideratutako sektorearteko prestakuntza planak, 4.1.b) oinarrian ezarritakoak: 100.000 euro.

c) Batik bat langile autonomoei bideratutako sektorearteko prestakuntza planak, 4.1.c) oinarrian ezarritakoak: 200.000 euro.

2.3. Aldez aurreko modalitatean prestakuntza ekintza bakoitzagatik eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoak ezin du gainditu parte-hartzaileko eta prestakuntza orduko berariazko modulu ekonomikoko araubidea, lanbide arloen eta kualifikazio mailen arabera xehakatua:

LANBIDE ARLOA

1-2 MAILAK (euroak orduko)

3-4 MAILAK (euroak orduko)

LANBIDE ARLOA

1-2 MAILAK (euroak orduko)

3-4 MAILAK (euroak orduko)

ADG

6,31

6,34

IFC

6,54

8,97

AFD

6,64

6,60

IMA

6,55

6,62

AGA

6,52

6,52

IMP

6,42

6,42

ARG

6,67

6,00

IMS

6,62

6,56

COM

6,19

6,22

INA

7,20

7,11

ELE

6,37

6,13

MAM

5,60

5,60

EOC

6,15

6,15

SEA

6,36

6,29

FME

6,83

6,81

SSC

6,40

6,00

HOT

6,54

6,65

TMV

7,67

7,67

Aldez aurreko modalitatean aurreko taulan agertzen ez diren lanbide arloetako prestakuntza ekintza bakoitzagatik eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoak ezin du gainditu parte-hartzaileko eta prestakuntza orduko berariazko modulu ekonomikoko araubidea (6,54 eurokoa).

Teleprestakuntza modalitatean prestakuntza ekintza bakoitzagatik eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoak ezin du gainditu aldez aurreko modalitatean parte-hartzaileko eta prestakuntza orduko ezarritako berariazko modulu ekonomikoko araubidearen %75.

Modalitate mistoan (aldez aurrekoa eta teleprestakuntza) prestakuntza modalitate mota bakoitzaren ordu kopuruaren arabera aplikatuko dira moduluak.

3.–Entitate onuradunak.

3.1. Prestakuntza entitateak, publikoak zein pribatuak, oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun izan daitezke, enplegurako lanbide prestakuntza emateko baimendurik eta/edo behar den erregistroan inskribaturik badaude, barnean direla titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren prestakuntza espezialitateen katalogoko edozein espezialiate, profesionaltasun ziurtagiria lortzera bideratutakoak barne, irakatsi ahal izateko, prestakuntza entitateek baimendurik eta/edo inskribaturik egon beharko dute behar den erregistroan deialdia argitaratzen den egunean.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren prestakuntza espezialitateen katalogoan ez dauden espezialitateak irakatsi ahal izateko, prestakuntza entitateek inskribaturik egon beharko dute eskaera aurkezten den egunean.

Egiaztatuak edo inskribatuak dauden prestakuntza entitateen elkarteek ere parte hartzen ahalko dute deialdian, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat. Elkarte horren eraketa agiri pribatu batean jaso beharko da, eta bertan elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, onuradun den aldetik dagozkion eginbeharrak betetzeko adina ahalmen izan beharko duena. Kasu horretan, berariaz adieraziko dira, laguntzaren eskabidean, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, baita haietako bakoitzak aplikatuko duen diru-laguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako preskripzio epea bukatu arte elkartea ezin da desegin.

Nafarroako Foru Komunitatean baimendutako edo inskribatutako instalaziorik ez duten entitateek eskabidean zehaztu beharko dituzte prestakuntza emateko instalazioak edo lokalak, eta dagokion akordioa edo eskuragarritasun kontratua aurkeztu. Nafarroan baimendutako edo inskribatutako lokalak edo instalazioak dituzten entitateek gauza bera egin beharko dute prestakuntza beste lokal edo instalazio baten eman nahi badute. Nolanahi ere, lokal edo instalazio horiek eskatutako espezialitateetarako baimendurik edo inskribaturik egon beharko dute deialdia argitaratzen den egunean (SEPEaren espezialitateen katalogoko espezialitateak irakasteko) edo eskaera aurkezten den egunean (katalogo horretan agertzen ez diren espezialitateak irakasteko).

3.2. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako egoeraren batean dauden pertsonak edo entitateak ezin izanen dira onuradun izan.

4.–Prestakuntza planak eta prestakuntza ekintzak.

4.1. Deialdi honen babesean diru-laguntzak ematen ahalko dira prestakuntza plan mota hauek gauzatzeko:

a) Jarduera ekonomikoaren hainbat sektoreri dagozkion zeharkako gaitasunak edo sektore baten berariazko gaitasunak ikastera bideratutako prestakuntza ekintzek osatzen dituzten sektorearteko prestakuntza planak, langileen legezko ordezkaritzari dagozkion eginkizunak gauzatzeko gaitzen duen prestakuntza barne, hori guztia beste sektore batzuetako langileak birziklatu eta berriz kualifikatzearren.

b) Ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako berariazko sektorearteko prestakuntza planak.

c) Langile autonomoentzako berariazko sektorearteko prestakuntza planak.

4.2. Bakarrik prestakuntza plan bat finantzatuko da entitate bakoitzeko eta plan mota bakoitzeko. 3. oinarrian aurreikusitako batasunen kideei ere aplikatuko zaio muga hori.

Salbuespenez, prestakuntza bakarrik Iruñerrian eman ez dadin, sektorearteko prestakuntza planen kasuan bi prestakuntza plan finantzatzen ahalko dira, betiere bietako bat edo biak eskualdekoak badira, eta ez eskualdeko berekoak.

Eskualdeko planak dira enplegu agentziei esleitutako herrietan ematen direnak:

–Agoizko eskualdea.

–Altsasuko eskualdea.

–Doneztebeko eskualdea.

–Lizarrako eskualdea.

–Lodosako eskualdea.

–Tuterako eskualdea.

–Tafallako eskualdea.

4.3. Deialdi honen babesean garatzen diren prestakuntza planak esleitzen direnetik aurrera gauzatzen ahalko dira, 2017ko azaroaren 30a arte.

Prestakuntza planak osorik edo partez gauzatzen ez badira, penalizazioak jartzen ahalko dira hurrengo urteetako deialdien baremoan, mailaketa honen arabera:

–%10era arte ez gauzatzea: ez dago penalizaziorik.

–%10 baino gehiago ez gauzatzea, %50era arte: baremoko puntu guztien %20ra arteko penalizazioa.

–%50 baino gehiago ez gauzatzea, %100era arte: baremoko puntu guztien %40ra arteko penalizazioa.

4.4. Prestakuntza plana osatzen duten prestakuntza ekintzak garatu eta emateko, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Prestakuntza ekintzak egiteko modalitateak hiru dira: bertaratzekoa, teleprestakuntza eta mistoa (bertaratzekoa eta teleprestakuntza). Ekintzek, gutxienez, 6 ordu iraunen dute, eta, gehienez, 270 ordu. Egiaztapen ofizial bat edo unibertsitate-titulu bereki bat lortzera bideratzen denean ekintza, edo arau edo hitzarmen baten bidez luzeagoa izatea eskatzen denean, 270 ordutik gora iraun dezake.

Prestakuntza ekintzak bertaratze modalitatean ematen direnean, astean 40 ordukoak izanen dira gehienez, eta 8 ordukoak eguneko. Muga horretan sartuko dira lantokietako prestakuntza praktikoaren moduluko orduak, bidezkoak direnean.

4.5. Bertaratzeko modalitatean antolatzen diren prestakuntza ekintzak gehienez 25 ikasleko taldeetan egiteko programatuko dira. Teleprestakuntzaren kasuan, tutore bat izan beharko da 80 ikasleko, gehienez.

Ekintza mistoetan muga horiek errespetatuko dira prestakuntza emateko modalitatearen arabera.

4.6. Teleprestakuntza modalitatean, tutore-prestatzaileek prestakuntza edo esperientzia izan beharko dute modalitate horretan.

Teleprestakuntzako plataformak ikasteko on-line sistema bat izan beharko du, ikasleen prestakuntza kudeatzeko eta bermatzeko behar den ahalmena. Baldintza hauek bete beharko ditu, gutxienez:

–Aplikatzekoa den arau teknikoan adierazten diren mailak izatea, fidagarritasunaren, segurtasunaren, irisgarritasunaren eta elkarreraginaren aldetik.

–Balizko erabiltzaile guztiak aldi berean sartzeko bide ematea, kurtsoaren etapa guztietan plataformaren banda-zabalera uniformea dela bermatuz.

–Plataforma erabiltzeko behar diren lizentziak izatea.

–24 x 7 erabiltzeko prest egotea.

–Backupa, sistema eroriz gero datu guztiak errekuperatzen ahalko direla bermatzeko behar den aldizkakotasuna duena.

–Ikasleen eta egiten diren jarduera guztien erregistroak, eta txostenen edizioa.

Entitate onuradunak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko langile teknikoei plataformarako sarbidea emanen die, dagokion gakoaren bidez, prestakuntza ekintza guztien kontrola eta jarraipena egin ahal ditzaten.

4.7. Profesionaltasun ziurtagiriak eskuratzera bideratutako prestakuntza egiaztatzeko, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 11. artikuluko 1. eta 3. ataletan eta Profesionaltasun ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituko zaio.

Deialdi honen ondorioetarako, profesionaltasun ziurtagiriei lotutako prestakuntza ekintzak bertaratzeko modalitatean emanen dira.

Diruz laguntzen ahal den gutxieneko prestakuntzak prestakuntza modulu osoekin bat etorri beharko du. 1. mailako profesionaltasun ziurtagirien kasuan, profesionaltasun ziurtagiri osoekin.

Profesionaltasun ziurtagiri oso bat eskaintzen denean, lantokietako prestakuntza praktikoaren modulua sartuko da nahitaez.

Profesionaltasun ziurtagiri bateko lantokietako prestakuntza praktikoaren modulua bakar-bakarrik egiten ahalko da baldin eta parte-hartzaileei bide ematen badie profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko behar den prestakuntza osatzeko, gainerako prestakuntza moduluak gainditu dituztela egiaztatuta. Prestakuntza praktikoaren modulu hori lantokia ez den beste toki batean egiten ahalko da baldin eta aplikazio araudiak horretarako bide ematen badu.

Irakasleek prestakuntzaren eta esperientzia profesionalaren arloetako aginduak bete behar dituzte, profesionaltasun ziurtagiri bakoitzaren IV. atalean biltzen direnak, eta frogatu behar dute profesionaltasun ziurtagiri horren errege dekretuak irakasteko eskatzen duen gaitasuna dutela, kontuan izanik martxoaren 15eko 189/2013 Errege Dekretuak egin dituen aldaketak.

5.–Parte-hartzaileak prestakuntza planetan.

5.1. Honako hauek hartzen ahalko dute parte deialdi honetan aurreikusten diren prestakuntza planetan:

a) Zerbitzua administrazio publikoetako prestakuntza akordioen aplikazio eremutik kanpoko enpresetan edo entitate publikoetan ematen dutenak, betiere Gizarte Segurantzan lanbide prestakuntza gisa kotizatzen badute.

b) Egoera hauetako batean daudenak: aldizkako langile finkoak, lanik gabeko aldietan; prestakuntza aldian langabeziara pasatzen diren langileak; edo enplegu erregulaziora pasatzen diren langileak, enpleguaren etete aldian daudenean.

c) Besteren kontura ari diren nekazaritzako langileen sistema bereziari atxikitakoak, lanik gabeko aldietan Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartuak daudenak; langile autonomoen araubide bereziari atxikitakoak; itsasoko langileen araubide bereziari atxikitakoak; eta lanbide prestakuntza gisa kotizatzen ez duten Gizarte Segurantzako gainerako langileak.

d) Kooperatibetako, lan sozietateetako eta ekonomia sozialaren bestelako enpresa eta entitateetako bazkide-langileak eta laneko bazkideak.

e) Langabeak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan lan-eskatzaile gisa inskribaturik badaude. Deialdi honetan aurreikusitako prestakuntza ekintzetan pertsona horiek izanen duten parte-hartzea gehienez ere %40 izanen da prestakuntza plan osoan, hartan prestakuntza hasten duten pertsonen kopuru osoarekin alderatuta.

Langabetzat hartzeko, prestakuntzaren hasieran edo, hala bada, lan praktiken hasieran pertsonak dauden lan egoerari jarraituko zaio.

f) Administrazio publikoetako langileei dagokienez, 4.1.a) oinarrian aurreikusitako prestakuntza planetan parte hartzen ahalko dute, baina gehienez ere plan bakoitzean parte hartzen dutenen %10 izanen dira.

g) Prestakuntza entitatearen plantillako langileek entitateak kudeatzen dituen prestakuntza ekintzetan parte hartzen ahal dute, parte-hartzaile guztien %10eko muga eta plantillako langile guztien %10eko muga gainditu gabe.

Landunek Nafarroako Foru Komunitatean bizi beharko dute, edo bertan eduki lantokia.

5.2. Eskatzaileek soilik behin parte hartzen ahalko dute prestakuntza ekintza bakoitzean. Ondorio guztietarako, parte-hartzaileak betebehar hori betetzen duela aitortuko du eskaeran.

Parte hartzeko eskaerak diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek gordeko dituzte, eta prestakuntza ekintzen ebaluazio, jarraipen eta kontrolerako organo eskudunen eskura egonen dira.

5.3. Profesionaltasun ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza egiten ahalko dute indarreko araudian ezarritako baldintzak betetzen dituzten langileek, haiek arautzen dituzten errege dekretuen arabera.

5.4. Entitate onuradunak hautatuko ditu parte-hartzaileak, honako hauek kontuan hartuta: prestakuntza planaren lehentasunak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak langabeei buruz identifikatzen dituen beharrak eta berdintasun eta objektibotasun irizpideak.

Entitate onuradunak hautaketaren ardura izanen du, baita parte-hartzaileek prestakuntza ekintzan sartzeko baldintzak edo hura egiteko oinarrizko gaitasunak dituztela bermatzeko ardura ere, kasuan kasuko ekintzaren errekerimenduen arabera.

5.5. Prestakuntzan sartzeko, kolektibo hauek lehentasuna izanen dute: emakumeak, desgaitasunen bat duten pertsonak, kualifikazio baxua dutenak, 45 urtetik gorakoak, 30 urtetik beherako gazteak eta lanik gabe luzaro egon direnak.

Kualifikazio baxuko langiletzat hartuko dira ikastaroa hasten denean ondoko kotizazio taldeetako batean daudenak: 06, 07, 09 edo 10. Langabeak edo langile autonomoak badira, hauetako bat ez dutenak hartuko dira: lanbide txartela, 2. edo 3. mailako profesionaltasun ziurtagiria, lanbide heziketako titulua edo unibertsitateko titulua.

Luzaroko langabetzat hartuko dira hautapenaren aurreko 18 hilabeteetan gutxienez 12 hilabetez egon direnak enplegu agentzia batean inskribatuak.

6.–Bekak eta laguntzak.

6.1. Prestakuntza planetan parte hartzen duten langabeak TAS/718/2008 Aginduaren III. kapituluan ezarritako beken eta laguntzen onuradunak izaten ahalko dira arau horretan eta oinarri honetan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen badituzte.

Bekak zuzenean emanen dira, martxoaren 24ko 357/2006 Errege Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituz.

Entitate onuradunak langabeei informazioa emanen die eskuratzen ahal dituzten laguntzei eta bekei buruz eta horiek eskuratzeko eskatzen diren betebeharrei buruz, bai eta bekak eta laguntzak eskatzeko ereduak ere. Bekei eta laguntzei buruzko informazioa, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskabide ereduak Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), tramiteen atalean, egonen dira eskuragarri.

Lanik ez dutenek prestakuntza ekintza bukatu aurretik eskatu beharko dute laguntza edo beka, eta dokumentazioa ere orduan aurkeztu beharko dute.

Entitate onuradunak eskaerak jasoko ditu, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura bidaliko ditu 10 eguneko epean, prestakuntza ekintza bukatu eta biharamunetik hasita, ikasleen frogagiriekin, prestakuntzara bertaratu direla frogatzeko agiriekin eta eskatutako laguntzari edo bekari buruzko dokumentazioarekin batera.

Hiru hilabete baino gehiago irauten duten prestakuntza ekintzen kasuan, entitateak tarteko bidalketa bat egiten ahalko du, eskabidearekin eta prestakuntzara bertaratu izanaren frogagiriekin eta eskatutako bekari edo laguntzari buruzko dokumentazioarekin, epe horri dagozkionak, alegia.

Honako hauek dira bekak eta laguntzak:

a) Desgaitasunen bat dutenentzako beka.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat, betiere Estatuko edo autonomia erkidegoko erakundeak egiaztaturik. Bekaren zenbatekoa bederatzi eurokoa izanen da ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko. Pertsona batek egun berean NEZ-NLak diruz lagundutako bi prestakuntza ekintzatan edo gehiagotan parte hartzen badu, enplegurako lanbide prestakuntzaren sistemaren barnean, bakarrik haietako batengatik kobratuko du beka hau.

b) Garraiorako laguntza.

Prestakuntza ekintzara joaten diren langabeek eskubidea izanen dute garraio publikorako laguntza izateko. Ikasleek izena emana duten enplegu agentziaren datu-basean ageri den helbidea hartuko da kontuan, jakinarazpenetarako emandako helbidearen desberdina izan arren.

Prestakuntzara joateko hiri-garraio publikoaren sarea erabiltzen badute, bertaratzen diren ikastaro eta egun bakoitzeko gehienez ere 1,5 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute.

Beharrezkoa balitz hiriarteko garraio publikoa erabiltzea, bertaratzen diren ikastaro eta egun bakoitzeko gehienez ere 15 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute. Hiriarteko lekualdaketan garraio publikoa erabili beharrak eragindako benetako gastua garraio txartelen bitartez frogatuko da.

Langabearen helbidetik zentrorako joan-etorrirako garraiobide publikorik ez badago, edo garraiobide horrek ordutegi erregular bat ez badu prestakuntza ekintzarako egokia, norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntzarako eskubidea izan daiteke. Gorabehera hori laguntzaren ordainketan eskudun den organoak aztertu beharko du. Norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntza kilometroko 0,19 eurokoa izanen da, bertaratze egun eta ikastaro bakoitzeko 15 euroko mugarekin.

c) Mantenurako laguntza.

Goizez eta arratsaldez garatzen diren jardueretan parte hartzen duten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, baldin eta horixe bada prestakuntza ekintzaren ohiko ordutegia (eta ez salbuespenezkoa) eta bizilekua ekintza ematen deneko herritik 20 km baino gehiagora badute. Laguntza horren zenbatekoa 12 eurokoa izanen da ikastaroko egun bakoitzeko.

d) Ostaturako edo mantenurako laguntza.

Laguntza horretarako eskubidea izanen da, garraio sarea dela-eta joan-etorriak klaseak hasi aurretik eta bukatu ondoren egunero egin ezin direnean eta langabearen bizilekua ekintza ematen den herritik 120 km baino gehiagora dagoenean. Betiere, gorabehera hori NEZ-NL organo kudeatzaileak aitortu beharko du. Gehienez ere 60 euro hartzen ahalko da egunean kontzeptu honengatik. Behar den moduan eta epean, alokairuaren edo ostatuaren faktura edo beste edozein frogagiri aurkeztu beharko da. Gainera, langabeak hasierako eta bukaerako joan-etorrien zenbatekoa kobratzen ahalko du, gehienez ere 15 euro, biak baturik.

e) Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntza.

6 urtetik beherako haurrak edo 2. mailarainoko mendekotasuna duen ahaideren bat dituzten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, betiere horiek onuradunarekin bizi badira, eta prestakuntza jarduera hastean betebehar hauek betetzen badituzte:

1.–Lan eskaintza egoki bati ere uko egin ez izana.

2.–Lanbide sustapena, prestakuntza edo birmoldaketako jardueretan parte hartzeari uko egin ez izana, langabezia-sorospena edo kotizaziopeko prestazioa agortzen denetik hilabeteko epean.

3.–IPREM-Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren %75etik gorako errentarik ez izatea. Ulertuko da betebehar hori betetzen dela familia unitatea osatzen duten kide guztien errenten baturak, kideen kopuruarekin zatiturik, IPREMen %75 gainditzen ez duenean, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 27. artikuluarekin bat.

Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntzaren zenbatekoa eguneko IPREMaren %75ekoa izanen da, ikastarora ikaslea bertaratzen den egun bakoitzeko.

Bekak edo laguntzak eskuratzeko eskubidea galduko da prestakuntza ekintza bakoitzean hilean hirutan baino gehiagotan huts eginez gero justifikaziorik gabe. Nolanahi ere, ikasleak ez du eskubiderik izanen prestakuntza ekintzara agertu ez den egunei dagokien laguntza edo beka jasotzeko.

7.–Profesionaltasun ziurtagiriak eskuratzera bideratutako lanetik kanpoko praktikak.

7.1. Entitate onuradunak prestakuntza praktikoko modulua egiten lagundu beharko die prestakuntza ematearekin batera profesionaltasun ziurtagiri baten modulu guztiak egiten dituzten parte-hartzaileei, betiere prestakuntza praktikoko modulua egitera behartuta badaude. Praktika horiek Nafarroako Foru Komunitatean egin beharko dira, salbu arrazoiren batengatik ezinezkoa bada Nafarroan egitea. Arrazoi horiek behar bezala justifikatuko dira, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baimena eman beharko du aurretik.

Erraztasunak ematen ez badira prestakuntza praktikoko modulu hauek egiteko, prestakuntza ekintzaren likidazioan 500 euroko penalizazioa ezarriko da praktika horiek egiteko aukera ematen ez zaion pertsona bakoitzeko.

7.2. Prestakuntza ekintza egin bitartean nahiz hori bukatu ondoren (betiere ebaluazio positiboa lortu bada) egiten ahalko dira praktikak. Prestakuntza ekintzarekin batera egin ahal izateko, praktikak azken modulua eman bitartean hasi beharko dira, edo profesionaltasun ziurtagiriaren prestakuntza moduluen iraupen osoaren %75etik gora emana dagoenean. Praktikak jarduera bukatu ondoren hasten badira, ez dira 4 hilabetetik gora iraganen jardueraren bukaera eta praktiken hasieraren artean. Behar bezala justifikatutako arrazoiengatik eta NEZ-NLaren baimena izanda, epe hori luzatzen ahalko da.

Praktikak hasi baino lehen, haien berri emanen zaie enpresako langileen legezko ordezkariei, eta parte-hartzaileen eta tutoreen zerrenda igorriko zaie.

7.3. Lantokietako prestakuntza praktikoko modulua ez da beharrezkoa izanen parte-hartzaileak egiaztatzen badu profesionaltasun ziurtagiriari lotutako lan esperientzia duela. Egiaztapen hori organo eskudunek egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan eskatzen ahalko da, eta agiri hauek aurkeztuz eginen da:

a) Soldatako langileak:

–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo afiliatuta dauden mutualitatearen ziurtagiria. Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jaso behar ditu.

–Lan esperientzia hartu duten enpresaren lan kontratua edo ziurtagiria, datu hauek berariaz adierazita: kontratuaren data, egindako jarduera eta zenbat denbora egin duen lan horretan.

b) Langile autonomoak edo norberaren konturako langileak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak edo Itsasoko Gizarte Institutuak emandako ziurtagiria, izangaia Gizarte Segurantzan dagokion araubide berezian afiliatuta egondako aldiei buruzkoa; egindako jardueraren deskribapena; eta zenbat denbora egin duen jarduera horretan.

c) Langile boluntarioak edo bekadunak: Laguntza zer entitatetan eman den, hark egindako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek: egindako lanak eta eginkizunak, zer urtetan egin diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

7.4. Prestakuntza praktikoko moduluak ez du lan harremanik sortzen enpresarekin, ezta diru konpentsazioa ere parte-hartzaileentzat prestakuntza praktikoaren truke, langabeentzako beka eta laguntzetarako 6. oinarrian ezarritakoa salbu.

8.–Eskabideak, dokumentazioa eta haiek aurkezteko epea.

8.1. Eskaerak elektronikoki tramitatuko dira Nafarroako Atarian (http://www.nafarroa.eus), “Tramiteak” atalean dagoen deialdiaren fitxan, “Tramitatu” aukeratuz. Horretarako, fitxan eskuragarri dagoen eredu normalizatua erabiliko da.

Bestela, eskabidea bete beharko da, eta bertan zerrendatutako agiriekin aurkeztu, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren erregistroan. Eskaerak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako tokietan ere aurkez daitezke.

Postetxean aurkezten diren eskaerak gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko dira, lehen orrialdearen idazpuruan bulegoaren izena, harrera data eta tokia agerrarazteko. Argibide horiek eskaera aurkeztu dela frogatzen duen gordekinean ere agertu beharko dira.

8.2. Aurkezten den eskaera bakoitzak prestakuntza plan bakar bat izan beharko du.

Entitate berak ezin izanen du finantzaketarik eskatu, deialdi honen kargura, 4.1 oinarrian aurreikusten direnei erreparatuz mota bereko prestakuntza plan bat baino gehiago gauzatzeko. Salbuespena da eskualdeko plan baterako finantzazioa eskatzea, beste plan bat eskatzen ahalko baita, 4.2 oinarrian ezarritakoarekin bat. 3. oinarrian aurreikusitako batasunen kideei ere aplikatuko zaio muga hori.

8.3. Eskabidea aurkeztearekin batera baimena ematen zaio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari eskaera ebazteko behar den informazioa kontsulta dezan eta administrazio publikoek egiten edo gordetzen duten dokumentazioa eskura dezan.

8.4. Entitate eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen hauek sinatu beharko ditu:

a) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatu egoeretakoren batean ere ez dagoela dioen adierazpena, horrek onuradun izatea galaraziko bailioke.

b) Helburu bererako eskatu edo harturiko diru-laguntzen adierazpena.

c) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, eskaeran emandako informazioa eta datuak benetakoak direla dioena.

Eskabidea aurkeztearen bidez frogatzen dira adierazpen horiek.

8.5. Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskabidea sinatzen duten pertsonek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza frogatzen duten agiriak.

b) Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren prestakuntza espezialitateen katalogoan ez dauden espezialitateak irakasteko inskribaturik ez dauden entitateek erantzukizuneko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, eredu normalizatuan, prestakuntza emateko behar diren instalazioak eta giza baliabideak dituela dioena.

c) Entitate eskatzaileak garatu beharreko prestakuntza plana, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 16.2 artikuluan ezarritako informazioa izanen duena.

d) Planaren laburpena, eskatutako prestakuntza bakoitza adierazita, Nafarroako Atariko deialdiaren fitxan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren arabera. Horretarako, profesionaltasun ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza ekintzen kasuan, ekintza horiek profesionaltasun ziurtagiri osoekin edo prestakuntza modulu osoekin bat etorri beharko dute.

e) Planaren laburpen-aurrekontua, eskatutako prestakuntza bakoitza adierazita, Nafarroako Atariko deialdiaren fitxan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren arabera. Gutun-azal itxian aurkeztu beharko da, NEZ-NLko erregistro orokorrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Eskaera telematika bidez aurkezten bada, aurrekontua gutun-azalean ere aurkeztu beharko da, adierazitako modu batean, eta gutun-azalean datu hauek argi eta garbi adieraziko dira: entitate eskatzailea, deialdia eta eskaeraren erregistro telematikoan emandako erregistro zenbakia. Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren, NEZ-NLak entitate eskatzaileei deituko die gutun-azal horiek irekitzeko.

f) Aurrekoaz gain, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.

Ez da beharrezkoa izanen lehendik Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan dauden agiriak berriz aurkeztea, erakunde horrek prestakuntzarako emandako diru-laguntzetarako aurreko eskaeren tramitazioan aurkeztu baziren. Kasu horretan, eskatzailea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluan ezarritakoaz baliatzen ahalko da, betiere adierazten badu noiz eta zein organo administratibotan aurkeztu zituen agiri horiek.

8.6. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

9.–Errekerimenduak eta tramitera ez onartzea.

9.1. Diru-laguntzarako eskabidea aurkeztu ondoren, deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei eskatzen ahalko zaie akatsak zuzen ditzaten, 10 eguneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, behar diren informazioak edo agiriak aurkeztuz, eta adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskabideari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Diru-Laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.

Hori hala izanik ere, errekerimenduak planeko prestakuntza ekintzetakoren bat edo batzuk ukituz gero, ekintza horiek baztertu eginen dira planetik, eta planeko gainerakoa tramitatuko da horretarako behar diren baldintzak eta betebeharrak betetzen badira.

9.2. Ez dira tramitera onartuko deialdi honetan ezarritako epean aurkezten ez diren eskaerak; horrelakoetan ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.

10.–Balorazio irizpideak.

Aurkeztutako eskaeren balorazio teknikorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A) Prestakuntza eskaintzaren egokitasuna, kontuan hartuta lehentasunezko prestakuntza ekintzen sailkapena (oinarri hauen II., III. eta IV. eranskinetan aurreikusia).

Hurrengo atalak metagarriak izanen dira, baina gehienez 35 puntu emanen dira guztira.

A.1) Profesionaltasun ziurtagiriak eskuratzeari lotutako lehentasun handieneko prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten ikasleengatik (30 puntu arte), azpiirizpide hauek aplikatuta:

–Parte-hartzaileen %75etik %100era, lehentasunezko ekintza horietan: 30 puntu.

–Parte-hartzaileen %50etik %74,99ra, lehentasunezko ekintza horietan: 20 puntu.

–Parte-hartzaileen %25etik %49,99ra, lehentasunezko ekintza horietan: 10 puntu.

–Parte-hartzaileen %25etik behera, lehentasunezko ekintza horietan: 0 puntu.

A.2) Profesionaltasun ziurtagiriak eskuratzeari lotuta ez dauden lehentasun handieneko prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten ikasleengatik (20 puntu arte), azpiirizpide hauek aplikatuta:

–Parte-hartzaileen %75etik %100era, lehentasunezko ekintza horietan: 20 puntu.

–Parte-hartzaileen %50etik %74,99ra, lehentasunezko ekintza horietan: 15 puntu.

–Parte-hartzaileen %25etik %49,99ra, lehentasunezko ekintza horietan: 5 puntu.

–Parte-hartzaileen %25etik behera, lehentasunezko ekintza horietan: 0 puntu.

A.3) Profesionaltasun ziurtagiriak eskuratzeari lotuta ez dauden lehentasunezko prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten ikasleengatik (10 puntu arte), azpiirizpide hauek aplikatuta:

–Parte-hartzaileen %75etik %100era, lehentasunezko ekintza horietan: 10 puntu.

–Parte-hartzaileen %50etik %74,99ra, lehentasunezko ekintza horietan: 7 puntu.

–Parte-hartzaileen %25etik %49,99ra, lehentasunezko ekintza horietan: 4 puntu.

–Parte-hartzaileen %25etik behera, lehentasunezko ekintza horietan: 0 puntu.

A.4) Profesionaltasun ziurtagiriak eskuratzeari lotutako dauden eta lehentasunezkoak ez diren prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten ikasleengatik (7 puntu arte), azpiirizpide hauek aplikatuta:

–Parte-hartzaileen %75etik %100era, lehentasunezkoak ez diren ekintza horietan: 7 puntu.

–Parte-hartzaileen %50etik %74,99ra, lehentasunezkoak ez diren ekintza horietan: 5 puntu.

–Parte-hartzaileen %25etik %49,99ra, lehentasunezkoak ez diren ekintza horietan: 3 puntu.

–Parte-hartzaileen %25etik behera, lehentasunezkoak ez diren ekintza horietan: 0 puntu.

A.5) Prestakuntza ekintzen berritasunagatik: 20 puntu arte emanen dira deialdi honen II., III. eta IV. eranskinetan agertzen ez diren prestakuntza ekintza bakoitzeko, betiere prestakuntza arlo hauekin lotura badute: nanoteknologia, fotonika, fabrikazio aurreratuaren teknologiak; material berriak osagai industrialetan, bilgarrietan, inprimagarrietan eta funtzionaletan; ikus-entzunezko digitalizazioa, zinema eta animazioa; 4.0 teknologiak produkzio industrialari aplikatuak; mikroelektronika; ibilgailu elektrikoa eta ibilgailu autonomoa; ekoizpen eta segurtasun teknologiak nekazaritzako elikagaien industrian; bioteknologia, biofarmazia, farmazia produktuak; medikuntzako ekipamendua eta osasun teknologia. Azpiirizpide hauek aplikatuko dira:

–Parte-hartzaileen %75etik %100era, lehentasunezko ekintza horietan: 20 puntu.

–Parte-hartzaileen %50etik %74,99ra, lehentasunezko ekintza horietan: 15 puntu.

–Parte-hartzaileen %25etik %49,99ra, lehentasunezko ekintza horietan: 5 puntu.

–Parte-hartzaileen %25etik behera, lehentasunezko ekintza horietan: 0 puntu.

B) Lehentasunezko taldeetako parte-hartzaileek.

Irizpide honen gehieneko balorazioa 10 puntukoa izanen da, xehakapen honen arabera:

–Parte-hartzaileen %75 edo gehiago, lehentasunezko taldeetakoak: 10 puntu.

–Parte-hartzaileen %50etik %74,9ra, lehentasunezko taldeetakoak: 7 puntu.

–Parte-hartzaileen %30etik %49,9ra, lehentasunezko taldeetakoak: 5 puntu.

–Parte-hartzaileen %30etik behera, lehentasunezko taldeetakoak: 0 puntu.

Planeko lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen kopurua zehazteko, parte-hartzaile bat kolektibo bat baino gehiagorekin identifikatzen ahal bada, behin baino ez da zenbatuko.

C) Parte-hartzaile landunen portzentajea.

Parte-hartzaile landunen portzentajea baloratuko da (10 puntu arte), plan bakoitzaren talde hartzailearen arabera, xehakapen honen arabera:

–Parte-hartzaileen %90etik %100era, landunak: 10 puntu.

–Parte-hartzaileen %80tik %89,99ra, landunak: 7 puntu.

–Parte-hartzaileen %70etik %79,99ra, landunak: 5 puntu.

–Parte-hartzaileen %60,01etik %69,99ra, landunak: 2 puntu.

–Parte-hartzaileen %60tik behera, landunak: 0 puntu.

D) Prestakuntza ekintzen azken ziurtagiria (10 puntu arte):

Prestakuntza ekintza bukatutakoan lortzen ahal den ziurtagiri mota baloratuko da, azpiirizpide hauek aplikatuta:

–Profesionaltasun ziurtagiri osoa: 10 puntu.

–Ziurtagiri partzial metagarria (prestakuntza moduluak): 7 puntu.

–Aprobetxamendu diploma: 4 puntu. Ebaluazio positiboa eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako prestakuntza gainditzeagatik luzatutako diploma, prestakuntza horren profesionaltasun ziurtagiririk ez badago (TAS/718/2008 Aginduaren hirugarren xedapen iragankorra.

–Bertaratze ziurtagiriak: 0 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

E) Entitate eskatzaileak aurkeztutako plana gauzatzeko gaitasun egiaztatua.

3. oinarrian aurreikusitako batasunen kasuan, eskatutako prestakuntza emanen duen entitatearen gaitasuna baloratuko da.

Irizpide honen gehieneko balorazioa 20 puntukoa izanen da, xehakapen honen arabera:

E.1) Entitatearen esperientzia.

5 puntu bitarte baloratuko da, enplegurako lanbide prestakuntzaren sisteman, prestakuntza ekintzak ematen frogatutako esperientzia, zein lanbide arlotara aurkeztu den, horrexetako prestakuntza espezialitateekin zerikusia baldin badute. 2016an bukatutakoak kontatuko dira bakarrik. 5 puntu lortzeko, 2.500 ordu eman izana eskatuko da. Ehunekoak osoak ez badira, dagokion zati proportzionala emanen da.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen ez dituen deialdietan parte hartu duten prestakuntza entitateek SEPEk edo kasuan kasuko administrazio eskudunak emandako agirien bidez frogatu beharko dituzte datu horiek.

E.2) Emandako diru-laguntzen gauzatze maila.

10 puntu bitarte baloratuko da aurreko ekitaldiko prestakuntza planen gauzatze maila, batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendutako eta NEZ-NLk diruz lagundutako prestakuntza planei dagokienez.

Prestakuntza planaren edo planen portzentajea kalkulatuko da, diruz lagundutako prestakuntza planaren edo planen ordu kopuru osoa kontuan hartuta. Portzentajea %100 bada: 10 puntu. Ehunekoak osoak ez badira, dagokion zati proportzionala emanen da.

Batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendutako eta NEZ-NLk diruz lagundutako prestakuntza planetan azken ekitaldian onuradun izan ez diren entitateen kasuna, 10 puntu emanen zaizkie.

E.3) Kalitate ziurtagiriak. Eskaera egiten denean, ISO edo EFQM kalitate ziurtagiri indardun bat edukitzeagatik (“Bikaintasunarekiko konpromisoari buruzko diploma” edo maila goragokoa), edo prestakuntzaren xedeko jarduera hartzen duten maila bereko edo goragoko kalitate ziurtagiria: 5 puntu arte.

–ISO 9001: puntu 1.

–ISO 9001-2015 / Bikaintasunarekiko konpromisoari buruzko diploma: 2 puntu.

–EFQM 300: 3 puntu.

–EFQM 400: 4 puntu.

–EFQM 500: 5 puntu.

F) Efizientzia ekonomikoa: 5 puntu arte.

Prezioa merkatzen bada, prestakuntza planen eskaeren batezbestekoa kontuan hartuta, ehuneko puntu bakoitzeko: 0,5 puntu. Ehunekoak osoak ez badira, dagokion zati proportzionala emanen da.

11.–Esleitzeko irizpideak.

11.1. Prestakuntza planak balorazio teknikoaren ondoriozko puntuazio hurrenkeraren arabera esleituko dira, bakoitzerako ezarritako kreditu erabilgarria agortu arte.

4.1.b) planerako, 4.1.c) planerako eta 4.2 puntuko eskualdeko planetarako aurrekontu erabilgarria aski ez bada azken aldiz eskatutako diru-laguntzaren %30 edo gehiago finantzatzeko, aurrekontu hori 4.1.a) puntuko eskualdeko ez diren sektore arteko planetarako zenbatekoari gehituko zaio.

Lehenik, ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako sektorearteko prestakuntza planak esleituko dira.

Bigarrenik, langile autonomoentzako sektorearteko prestakuntza planak esleituko dira, muga honekin: 15.000 eskola ordu ikasle bakoitzeko, plan bakoitzean.

Hirugarrenik, eskualdeko sektorearteko prestakuntza planak esleituko dira, muga hauekin eskola orduetan (ikasle bakoitzeko):

–Agoizko eskualdea: 1.600 ordu.

–Altasuko eskualdea: 6.000 ordu.

–Doneztebeko eskualdea: 2.000 ordu.

–Lizarrako eskualdea: 3.500 ordu.

–Lodosako eskualdea: 12.000 ordu.

–Tafallako eskualdea: 3.500 ordu.

–Tuterako eskualdea: 30.000 ordu.

Horiez gain, Altsasuko, Lodosako eta Tuterako eskualdeko planetan muga hau ezartzen da eskola orduetan (ikasle bakoitzeko) entitate bakoitzerako: 3.000 ordu ikasle bakoitzeko Altsasun, 6.000 ordu Lodosan eta 10.000 Tuteran.

Eskualdeko planak esleitzeko, lehentasuna izanen dute eskualdeko plan bakar bat eskatzen duten entitateek.

Azkenik, eskualdekoak ez diren sektorearteko prestakuntza planak esleituko dira, muga honekin: 18.000 eskola ordu ikasle bakoitzeko, plan bakoitzean.

11.2. Finkatutako mugak entitate eskatzaile bakoitzari aplikatuko zaizkio, kontuan hartu gabe banaka edo batasun batean (beste entitate batzuekin) aurkezten den.

11.3. Puntuazioan berdinketarik bada, ondoko irizpideak aplikatuko dira hori hausteko, lehentasun hurrenkera honen arabera:

–Parte-hartzaile gehien duena.

–Eskaera erregistroan lehenago sartu zena.

12.–Organo eskudunak eta laguntzak emateko prozedura.

12.1. Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

12.2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea da deialdi honen xedeko eskaerak ebazteko eskumena duen organoa.

12.3. Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari dagokio.

12.4. Eskaeren Ebaluazio Batzordea eratuko da, ondoko kide hauek osatua:

a) Batzordeburua: Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko bi teknikari; horietako bat batzordeko idazkaria izanen da.

Ebaluazio Batzordeak txosten loteslea eginen du. Bertan, deialdian ezarritako irizpideekin bat, eskaeren ebaluazioaren emaitza zehaztuko da zerrenda batean, puntuazio handienetik puntuazio txikienera ordenatuta.

12.5. Ebaluazio Batzordearen txostenean aurreikusitako diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaerakoa baino txikiagoa denean, 10 eguneko epea emanen da alegazioak aurkez ditzaten edo eskaera alda dezaten, konpromisoak eta baldintzak emanen zaien diru-laguntzara egokitzeko. Interesdunak ez badu eskaera aldatzen eta ez badu alegaziorik aurkezten finkatutako epean, aurreikusitako diru-laguntza mantenduko da.

Nolanahi ere, aldaketak diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua errespetatu beharko ditu, irizpide hauen arabera:

a) Prestakuntza ekintzen kopurua gutxitzen ahalko da, baina kontuan hartuta prestakuntza planeko lehentasunezko ekintzen parte-hartzaileen portzentajea ezin dela halako maneran jaitsi non baremoan lortzen den puntuazioa aldatu behar den. Halaber, ekintza bakoitzeko talde eta parte-hartzaileen kopurua gutxitzen edo handitzen ahalko da. Aldaketa horrek erreferentzia planaren arabera lehentasunezkoak diren ekintzen parte-hartzaileen portzentajea errespetatu beharko du, bai eta ebazpen proposamenean berariaz adierazten den beste edozein muga edo baldintza.

b) Ez da inola ere sartuko onartu ez den prestakuntza ekintzarik, eta ezin da aldatu onartutako ekintzen iraupena eta modalitatea.

c) Eskaeraren balorazio teknikoan kontuan hartutako baldintzak errespetatu beharko dira.

12.6. Instrukzio organoak, ebaluazioaren emaitza eta, hala bada, horren aldaketak ikusirik, ebazpen proposamen bat eginen du, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari bidaliko dio.

12.7. Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Epe hori ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

13.–Entitate onuradunen betebeharrak.

13.1. Deialdi honetan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako betebeharrak ukatu gabe, entitate onuradunek betebehar hauek ere izanen dituzte:

a) Deialdi honetako prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenentzako nahitaezko doakotasuna errespetatzea.

b) Diru-laguntzaren sarrera eta prestakuntza ekintzen exekuzio gastuak kontabilitateko kontu bereizietan edo berariazko epigrafe batean identifikatzea, guztietan “enplegurako prestakuntza” erreferentzia jarrita.

c) Diru-laguntzaren entitate onuradunak istripu aseguruaren poliza bat sinatu beharko du prestakuntza ekintza hasi baino lehen. Poliza hori prestakuntza ekintzaren iraunaldi teoriko-praktikora eta eguneko ordutegira moldatuko da, eta honako hauek estali behar ditu: in itinere istripuen gastuak eta ikasleek enpresetan edo beste establezimendu batzuetan, prestakuntza ekintzen osagarri gisa, egiten dituzten bisiten ondoriozko arriskuak.

Polizak prestakuntzan zehar parte-hartzaileek eragiten dituzten kalteak estaliko ditu, izan ere, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ez du inolako erantzukizunik izanen horren gainean. Ondorio horretarako, hirugarrenen aurreko erantzukizun zibila prestakuntza ekintza gauzatzeari lotutako gastutzat hartuko da.

Entitate onuradunak aseguru poliza kolektibo bat sinatzen ahalko du, adierazitako baldintzekin, onetsitako prestakuntza planeko ikasle guztiak estaltzeko.

Parte-hartzaileek ezin izanen dute prestakuntza ekintza edo prestakuntza praktikako modulua hasi, inolaz ere, istripu aseguruaren poliza sinatu ez bada. Polizak, gutxienez, honako estaldura hauek izanen ditu:

–Heriotza, istripuagatik.

–Baliaezintasun iraunkorra (partziala, osoa edo absolutua) eta baliaezintasun handia istripuagatik. Baremoaren araberakoa izanen da.

–Osasun laguntza mugagabea, istripuagatik.

d) Prestakuntza bideratzen ez bada profesionaltasun ziurtagiri bat lortzera, entitate onuradunak bertaratze ziurtagiri bat luzatu eta eman beharko dio prestakuntza ekintza bukatzen duen parte-hartzaile bakoitzari, edo bestela, diploma bat prestakuntza ebaluazio positiboarekin gainditzen duen parte-hartzaile bakoitzari.

Orobat, diploma hori luzatuko da jasotako prestakuntza martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoa bada.

Bertaratze ziurtagiriak edo diplomak parte-hartzaileei emateko gehieneko epea bi hilabetekoa da, parte hartu duteneko prestakuntza ekintza bukatzen den egunetik aurrera.

e) Onuradunak 5.5 oinarrian ezarritako lehentasunezko kolektiboen parte-hartzaileen portzentajea (diru-laguntzak emateko ebazpenean zehaztuta) bete beharko du. Hori ez betetzeagatik sortzen diren ondorioak 18. oinarrian aurreikusitakoak dira.

f) Prozedura instruitzeko eta prestakuntza ekintzak gauzatu eta justifikatzeko faseetan NEZ-NLk eskatzen dituen argibide eta agiriak aurkeztea, organo horrek ezarritako formatu, epe eta bideak erabilita, eta kontrol organo eskudunen eskura edukitzea.

g) Prestakuntza ekintzak abian jarri, gauzatu eta justifikatzeko prozesuari buruzko dokumentazioa eta informazioa (parte-hartzaileek jasotzen ez dituzten bertaratze ziurtagiriak eta aprobetxamendu diplomak barne) zentroan gorde beharko da, ikuskapen eta kontrolaren eskura, gutxienez lau urtez. Epe hau zenbatuko da entitate onuradunak diru-laguntzaren frogagiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori iragan gabe haien jarduera eten edo bertan behera uzten duten entitateek, organo eskudunari igorri beharko diote haien entitateetan gordailuan utzitako agirien kopia.

h) Deialdi honen babesean antolatzen diren ekintzen gaineko informazio eta publizitate jardueretan adieraztea finantzaketa publikoa izan dutela, eta, horrekin batera, diru-laguntza zein administraziok eman duen.

13.2. Gardentasunari buruzko betebeharrak.

13.2.1. Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek gardentasunez aritzeko betebeharra izanen dute, bi inguruabar hauek gertatzen badira:

–Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

–Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren urteko negozio-zifraren edo aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Ondorio horietarako, bi baldintza horiek betetzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek ondotik zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute telematika bidez Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, entitatearen legezko ordezkariak sinatua eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari zuzendua, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarri bezala, eta horretarako hilabeteko epea izanen dute diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzaren dedikazio araubidea gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Idatz-zati honetan ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura.

Informazio hori ez da eman beharrik izanen, hura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko web orrian argitaratuta badago.

13.2.2. Entitateak gardentasunerako betebeharra bete behar ez badu, aurreko ataleko inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du hilabeteko epean, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Aurreko bi puntuetan aipatutako gardetasun betebeharrak betetzeko, Nafarroako Atariko tramiteen atalean (www.nafarroa.eus) adierazpen eredu normalizatu bat egonen da eskuragarri.

14.–Prestakuntza gauzatzea eta haren hasiera jakinaraztea.

14.1. Entitate onuradunak gauzatuko ditu prestakuntza planak, martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren 4. eta 17. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

14.2. Prestakuntza talde bakoitzaren hasiera jakinaraziko da, Nafarroako Atariko tramiteen atalean (www.nafarroa.eus) deialdiaren fitxan eskuragarri dagoen eredu normalizatua erabiliz, prestakuntza ekintza hasi baino 2 egun natural lehenago, gutxienez. Profesionaltasun ziurtagiriei lotutako prestakuntza denean, epe hori 5 egun naturalekoa izanen da.

Hasieraren berri eman ondoren ekintza aldatu edo bertan behera utziz gero, taldea/ekintza hasteko aurreikusitako data baino lehenago jakinarazi beharko da, salbu eta tokia, eguna nahiz ordutegia aldatzea edo taldea/ekintza eten eta berriz hastea eragin duten arrazoiak justifikatuta badaude eta garaiz aurreikusi ezinak badira, edo taldea/ekintza hasi ondoren gertatzen bada.

Ekintza noiz hasi den epe horietan jakinarazten ez bada, prestakuntza taldea “ez egintzat” joko da, salbu eta ezinbesteko arrazoiengatik gertatu bada. Kasu horretan behar bezala frogatu beharko da, eta arrazoi horiek gertatzen diren unean jakinarazi beharko dira.

14.3. Prestakuntza ekintza hasten denetik hirugarren eskola eguna arte, ikastaroa hasten duten parte-hartzaileen zerrenda bidali beharko zaio NEZ-NLri. Horretarako, Nafarroako Atariko tramiteen atalean (www.nafarroa.eus) deialdiaren fitxan eskuragarri dagoen “Parte-hartzaileen zerrenda” inprimakia erabiliko da.

Hirugarren eskola egunera bitarte (hori barne) emandako orduak prestakuntza ekintzaren orduen %25 baino gehiago badira, dokumentazio hori bidali beharko da prestakuntzaren %25 hori bete baino lehen. Dokumentazioaren bidalketa ontzat emanen da baldin eta ehuneko hori gainditzen den eskola egunera arteko epearen barrenean bidaltzen bada, egun hori barne.

Zerrendan parte-hartzaileen aurreikusitako kopurua gainditzen ahalko da, balizko bajak beteko dituztenak sartuz. Azken horiek identifikatu eta bereiziko dira idazkian. Ordezpen hori onargarria izanen da egiten bada prestakuntza ekintzaren iraupenaren %25era iritsi baino lehenago, salbu eta prestakuntza ekintzak lotuta badaude profesionaltasun ziurtagiriei, zeren, kasu horretan, ordezpena onartzeko, betiere portzentaje hori gainditu gabe, lehenengo 5 ikastegunean egin beharko baita, prestakuntza ekintza hasten denetik hasita.

15.–Justifikazioa eta diru-laguntzaren ordainketa.

15.1. Diru-laguntzaren justifikazioa, moduluen bidezko egiaztapen moduan eginen da, hurrengo ataletan ezarritakoari jarraikiz.

15.2. Diru-laguntzaren azken justifikazioa aurkeztu baino lehen, entitateak honako hauek eskatzen ahalko ditu:

a) Diru-laguntzaren aurrerakina, entitate onuradunak funtsen hornidura behar duela frogatuz gero, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoari jarraituz. Aurrerakina ez da inoiz izanen guztira emandako zenbatekoaren %25etik gorakoa. Aurrerakina 60.000 eurotik goitikoa bada, bermeak jarri beharko dira nahitaez, non eta entitate onuraduna ez den administrazio publiko bat edo sektore publikoko entitate bat.

b) Konturako ordainketa. Entitate onuradunak gauzatutakoaren memoria teknikoa aurkeztu beharko du. Entitateak justifikatutako zenbatekoa ordainduko da, ez besterik.

Aurrerakinaren eta konturako ordainketaren baturak ez du inola ere gaindituko guztira emandakoaren %60; gainerako %40 diruz lagundutako prestakuntza jarduera bukatu, justifikatu eta egiaztatu ondoren pagatuko da.

15.3. Diru-laguntzaren azken likidazioa egiteko, entitate onuradunak frogagiri hauek aurkeztu beharko ditu:

1.–Diru-laguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko jarduketa memoria bat, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azalduko dituena.

2.–Frogatzeko memoria ekonomikoa, gutxienez honakoak bilduko dituena:

a) Onuradunaren egiaztapena edo, hori ez bada, adierazpena modulutzat hartutako unitate fisikoen kopuruari buruz (prestakuntza bukatzen duten parte-hartzaileak eta prestakuntza orduak).

b) Diru-laguntzaren zenbatekoa, kalkulatua jarduketa memoriako jarduera-datuetan eta oinarri arautzaileen moduluetan oinarriturik.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru-laguntzen edo diru-sarreren azalpena, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.

15.4. Diru-laguntza justifikatzeko epea hilabete batekoa izanen da, prestakuntza plana bukatu eta hurrengo biharamunetik, abenduaren 15a baino lehen betiere.

Justifikatutako gastua ez bada iristen aldez aurretik edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, bidezko izanen da frogagiri bat aurkeztea erakusteko diru-sarrera bat egin dela NEZ-NLaren alde, aldez aurretik edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa. Diru-sarrera horren bitartez entitate onuradunak uko egiten dio laguntza zati horri.

15.5. Aurkeztutako frogagiriak egiaztatuta, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea bukatzeko eta likidatzeko ebazpena emanen du, hiru hilabeteko epean dokumentazio hori aurkezten denetik hasita. Hala badagokio, errekerimendua eginen du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzeko, edo diru-laguntzaren baldintzekin bat etortzen ez direnenak. Kasu horietan dagozkion berandutze-interesak aplikatuko dira, azken ordainketaren egiazko datatik likidazio ebazpenaren egunera arte doan epearen gainean kalkulatuta.

15.6. Diru-laguntza justifikatzeko ezarritako epea iraganik, entitate onuradunak ez baditu aurkeztu frogagiriak, organo eskudunak onuradunari eskatuko dio 15 eguneko epe luzaezinean haiek aurkez ditzan. Nolanahi ere, aurkeztutako agiriak justifikaziorako aski ez badira, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak atzemandako akatsak jakinaraziko dizkio entitate onuradunari, 10 eguneko epe luzaezinean zuzen ditzan.

Ezarritako epean, edo zuzenketak egiteko ematen den epean, justifikatu ezean, justifikatu gabeko gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.

15.7. Prestakuntza ekintza egin ondoren, diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzearen ondorioetarako, ikasle batek prestakuntza bukatu duela ondorioztatzeko, prestakuntza ekintzako orduen %75era edo gehiagotara joan beharko du. Pertsona langabeen kasuan, lana, beka edo lanetik kanpoko praktikak lortzeagatik prestakuntza ekintza utzi behar izan dutenek ekintza bukatu dutela ondorioztatuko da, baldin eta prestakuntza ekintzaren %25 egin badute gutxienez. Horretarako, ezin dira 5 egun natural baino gehiago pasa langabeak prestakuntza ekintza uzten duen egunetik kontratua, beka edo lanetik kanpoko praktika hasten duen egunera arte.

Prestakuntza uzten bada, beste pertsona batzuk sar daitezke hartan, joandakoen ordez. Ordezpen hori onargarria izanen da egiten bada prestakuntza ekintzaren iraupenaren %25era iritsi baino lehenago, salbu eta prestakuntza ekintzak lotuta badaude profesionaltasun ziurtagiriei, zeren, kasu horretan, ordezpena onartzeko, betiere portzentaje hori gainditu gabe, lehenengo 5 ikastegunean egin beharko baita, prestakuntza ekintza hasten denetik hasita.

Prestakuntza orduen %25 eman ondoren parte-hartzaileren batek ekintza uzten badu, eta arrazoia lana, beka edo lanetik kanpoko praktikak aurkitzea ez bada, prestakuntza ekintzen ondoriozko desbideratzeak onartuko dira, gehienez ere ekintza hasi duten parte-hartzaileen %10.

16.–Prestakuntzaren kontrola, ebaluazioa eta jarraipena egiteko plana.

16.1. Eskaintzako prestakuntza plana gauzatzeko ardura duten entitateek beren prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioa eta kontrola eginen dituzte.

Horretarako, onuradunek lagin adierazgarria erabili behar dute, prestakuntza jaso dutenen taldeen %5ekoa, gutxienez. Lagin horrek prestakuntza planeko ekintzak hartuko ditu bere baitan, kasuan kasuko eremuan lehentasuna dutenak nahiz zeharkakoak, bai eta planean agertzen diren ikaskuntzaren modalitate guztiak ere.

Egin beharreko jarduketen artean, honako hauek daude:

a) Kontrol jarduketak:

–Alderdi hauei dagokienez, denbora errealean prestakuntza modu egokian ematen dela egiaztatzea: lokalak, irakasleak, ordutegia, programaren egokitasuna, etab.

–Prestakuntza zentroek beren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak egiaztatzea: bertaratzearen kontrola, prestakuntzaren doakotasuna eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren/Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren publizitatea, besteak beste.

–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan egin behar diren tramiteak eta egin behar zaizkion komunikazioak betetzen diren egiaztatzeko barne-kontroleko bisitak prestakuntza plana antolatzen edo kudeatzen den bulegoetara.

–Aurrekoen osagarri den beste edozein jarduketa, telefonozko errekerimenduen bidez, zirkularren bidez edo bestelako baliabideak erabiliz.

b) Ebaluazio jarduketak: Parte-hartzaileek prestakuntza ekintza bakoitzaren bukaeran prestakuntza ekintzen kalitateari buruz bete behar duten galde-sorta aztertu eta ustiatzea.

Entitate onuradunek prestakuntza planen eraginkortasuna, efizientzia eta kalitatea segurtatzeko egokitzat jotzen duten beste edozein jarduketa egiten ahalko da.

15.3 oinarrian aipatzen den ebaluazio memorian, entitateak emaitzak, balorazioa eta, hala bada, hartutako neurriak bilduko ditu oinarri honetan aipatzen diren kontrol eta ebaluazo jarduketei buruz.

16.2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jarraipen eta kontroleko jarduketa hauek egiten ahalko ditu:

a) “Denbora errealeko” jarduketak. Atal honetan sartzen da prestakuntza jardueraren jarraipena egitea, ematen den tokian bertan eta egiten den bitartean, froga fisikoak eta testigantzak erabiliz, prestakuntzaren arduradunei, ikasleei eta prestatzaileei elkarrizketen bidez eskatuko baitzaizkie, teknikoki egiaztatzeko prestakuntza ekintza nola egin den, emandako edukiak, parte-hartzaileen benetako kopurua, instalazioak eta baliabide pedagogikoak. Horrez gainera, argitalpenetan eta bestelako hedabideetan ekintzak Nafarroako Gobernuak finantzaturik antolatu direla adierazi ote den begiratuko da.

b) “Ex post” jarduketak. Prestakuntza ekintzak bukatu ondoren egiten ahalko dira, entitate onuradunei, prestakuntzako arduradunei, ikasleei eta/edo prestatzaileei eginen zaizkien elkarrizketen bidez jasoko diren froga fisikoak, lekukotzak eta agiriak erabiliz, besteak beste, honako hauek teknikoki egiaztatzeko:

–Prestakuntza ekintzak egin direla.

–Parte-hartzaileen benetako kopurua.

–Parte-hartzaileei prestakuntzaren ziurtagiria edo diploma eman zaiela eta bertan Nafarroako Gobernuaren logotipoa agertzen dela.

Horretarako, entitate onuradunei edozein dokumentazio eskatu eta/edo kanpoko auditoretza egiten ahalko die, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren iritziz lan horiek betetzeko bidezkoa bada.

Kontrol ekintzen ondorioz ez-betetzeak antzematen badira, entitateei eskatuko die ez-betetzeak sortu dituzten egoerak zuzentzeko.

Ez-betetzeak ez izatea kontuan hartzen ahalko da hurrengo urteetako deialdien balorazioan. Ondorio horietarako, kontsiderazio hori deialdia ebazteko ebazpenean adierazi beharko da.

16.3. Parte-hartzaileek prestakuntza ekintzen kalitatea ebaluatuko dute. Ebaluaziorako “Kalitatea ebaluatzeko galdetegia” erabiliko da, Nafarroako Atariko tramiteen atalean den eredu normalizatua baliatuz (www.nafarroa.eus).

Entitate onuradunek parte-hartzaileen galde-sorta guztien grabazioa eta tabulazioa biltzen dituen fitxategia (edo fitxategiak) gehitu beharko dute, egin diren prestakuntza ekintzen kalitatea aztertu ahal izateko. Galde-sortan jasotako galdera bakoitzaren tabulazioa bi modutara aurkeztuko da: batetik, planeko prestakuntza ekintzetan eratzen den talde bakoitzeko, eta bestetik, plan osoari buruzkoa.

Halaber, Nafar Lansare–Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestakuntza guztiaren kanpoko ebaluazioa egiten ahalko du, enplegurako lanbide prestakuntzako azpisistema hobetzeko asmoz.

16.4. NEZ-NLk aldaketak baimentzen ahalko ditu prestakuntza ekintzetan, betiere horien ondorioz balorazio fasean lortutako puntuazioa gutxitzen ez bada eta hasieran emandako diru-laguntza handitzen ez bada. Horretarako, entitate onuradunak eskaera aurkeztu beharko du erregistro orokorrean, aldaketa justifikatuz eta, hala bada, dagokion ekintzaren fitxa erantsiz. Jarraipen batzorde bat eratzen ahalko da, zentro onuraduneko eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkariek osatua, proposatutako aldaketak aztertzeko.

16.5. Prestakuntza ekintza hasi ondoren, entitate onuradunek ikastaroaren jarraipenerako dokumentazioa bete beharko dute, “Agirien taula. Landunak” agirian zehazten diren epeetan eta moduan. Agiri hori Nafarroako Atariko tramiteen atarian (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan, dago eskuragarri.

17.–Azpikontratazioa.

17.1. Entitate onuradunek ezin izanen dute hirugarrenekin azpikontrataziorik egin esleitutako prestakuntza ekintza gauzatzeko. Ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat hartuko irakasleen kontratazioa. Ebaluazioa eta kontrola ez dira prestakuntza jardueratzat hartzen, eta, horren ondorioz, hirugarren batek egin ditzake.

17.2. Entitate onuradunak baliabideak izan beharko ditu prestakuntza planaren plangintza eta koordinazio eginkizunetarako eta, betiere, diruz laguntzen den jarduera gauzatzeko erantzukizun guztia hartuko du administrazio publikoaren aurrean. Hala hark nola kontratistak ziurtatu beharko dute jarraipen eta kontrol organismoen eginkizunak egoki betetzen direla.

18.–Ez-betetzeak eta diru-laguntzaren itzulketa.

18.1. Deialdi honetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak eta emate-ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak diru-laguntza osorik edo partez kobratzeko eskubidea galtzea ekarriko du, eta/edo, aldez aurretik bidezko den itzulketa-prozeduraren ondoren, jasotako diru-laguntza osorik edo partez itzuli beharra, bidezko berandutze-interesak eta guzti (ordainketa agintzen denetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den egunera artekoak).

18.2. Aurreko atalean aipatutako ez-betetzeak honako irizpide hauen arabera zehaztuko dira:

a) Prestakuntza ekintza ez betetzea.

Ez-betetzea erabatekotzat hartuko da, baldin eta prestakuntza ekintzaren %35era ez bada ailegatzen (orduen kopurua bider prestatutako pertsonen kopurua adierazlearekin neurtuta). Horrek diru-laguntza deuseztatzea ekarriko du. Prestakuntza partez gauzatzen bada, gauzatu ez den zatian gutxituko da, betiere hori %35 baino gehiago bada.

b) Ikasle langabeen portzentajea ez betetzea.

Likidazio ondorioetarako, parte hartzen duten langabeak %40 baino gehiago badira, portzentaje horretatik goiti parte hartzen duten langabetuak kenduko dira, parte hartzea ezarritako mugaraino iritsi arte. Arau orokor gisa,kenduko dira likidazioaren kalkuluan kalte gutxien ekartzen duten parte-hartzaileak.

c) Lehentasunezko taldeen portzentajea eta parte-hartzaile landunen portzentajea ez betetzea.

Lehentasunezko taldeen portzentajea eta parte-hartzaile landunen portzentajea betetzen ez badira, eskaeran adieraziak eta diru-laguntza ematean baloratuak, likidatu beharreko zenbatekoa gutxituko da. Horretarako, kalkulatuko da lortutako puntuetan gauzatu ez direnek entitatearen azken balorazioan duten portzentajea, eta portzentaje hori azken likidaziotik kenduko da.

d) Ebaluazio eta kontrol jarduketak ez betetzea.

16.1 oinarrian ezarritako ebaluazio eta kontrol jarduketa horiek egiten ez badira, honako murrizketa hauek aplikatuko dira:

–Ebaluazio eta kontrol jarduketak gutxienez prestakuntza taldeen %2,5ean egin ez badira, azken likidazioan %3ko murrizketa aplikatuko da.

–Ebaluazio eta kontrol jarduketak prestakuntza taldeen %2,5etik %5era egin badira, azken likidazioan %1,5eko murrizketa aplikatuko da.

18.3. Dirua itzultzeko aurreikusitako kasuren bat gertatu dela jakitean hasiko da ofizioz dirua itzultzeko prozedura, oinarri arautzaile hauetan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

18.4. Atal honetan ezarritako itzuli beharrak ez du galarazten Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean diru-laguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboei buruz ezarritakoa.

18.5. Kobratzeko eskubidea galtzeagatik edo diru-laguntzari espresuki uko egiteagatik askatzen den dirua aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik hasiera batean ezetsi ziren eskabideak aintzakotzat hartzeko erabiltzen ahalko da.

19.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

Entitate onuradunek, diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk hartuz gero, horien berri eman beharko diote NEZ-NLri, harturiko funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen. Diru-sarrera horiek bateraezinak dira xede bereko diru-laguntzarekin. Beraz, hartutako zenbatekoan gutxituko da.

20.–Datuak babestea.

20.1. Entitate eskatzaileek eta entitate onuradunek jakinarazpenetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.

20.2. Entitate eskatzaileen, onuradunen eta parte-hartzaileen identifikazio datuak fitxategi informatikoetan sartuko dira, bidezkoak diren ondorioetarako, eta, horri dagokionez, entitate eta pertsona interesdunak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko gainerako arauetan oro har aitortzen diren eskubideez baliatzen ahalko dira.

21.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan agertzen ez den orotan, Enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan ezarritakoa aplikatuko da. Halaber, honako araudia aplikatuko zaio: martxoaren 24ko 357/2006 Errege Dekretua, enpleguaren eta lanbide prestakuntzaren arloan diru-laguntza batzuk zuzenean emateko modua arautzen duena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua, Enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema lan arloan arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea eta gaiaren arabera aplikatzekoa den beste edozein araudi.

22.–Diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, NEZ-NLk jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren xedea.

Datu horiek, orobat, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak argitaratuko ditu bere web orrian, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Entitate onuradunek Nafarroako Gobernuaren eta Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren finantziazioa erakutsi beharko dute prestakuntza ekintzen kudeaketa agiri guztietan.

Horretarako, entitate onuradunak bere jakinarazpen, argitalpen, material didaktiko eta ziurtagiri guztietan gutxienez Nafarroako Gobernuaren logotipoa izan beharko du agerian, lehentasunezko tokian eta inolaz ere izan gabe entitate sustatzailearena edo antolatzailearena baino txikiagoa. Betiere proportzioak eta jatorrizko gama kromatikoa errespetatuko dira.

23.–Errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen aurka eta haien aplikazioan ematen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesa duten pertsona edo entitateek, Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo haiek jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Lehentasunezko prestakuntza jarduerak

LANBIDE ARLOA

EKINTZAREN IZENA

GUTXIENEKO ORDU KOPURUA

EUROAK ORDUKO,
PARTE-HARTZAILE BAKOITZEKO

LEHENTASUN HANDIENA

ADG

ISO 14001/2015 EGUNERATZEA

14

6,34

ADG

ISO 9001/2015 EGUNERATZEA

14

6,34

ADG

ARAZOAK AZTERTZEA ETA ERABAKIAK HARTZEA

10

6,34

ADG

ANPQP

20

6,34

X

ADG

GIZARTE TREBETASUNAK. OINARRIZKOA

20

6,31

ADG

OINARRIZKO KALITATEA

15

6,31

ADG

COACHING-A

20

6,34

ADG

KOMUNIKAZIOA

10

6,34

ADG

BILERAK BIDERATZEA

10

6,34

ADG

KONTABILITATEA

20

6,34

ADG

ENPRESAK SORTZEA

40

6,34

X

ADG

ON-LINE ENPRESAK SORTZEA

60

6,34

X

ADG

STARTUPS SORTZEA

60

6,34

X

ADG

LANBIDE GARAPENA

60

6,34

ADG

TALDEAK ZUZENTZEA

20

6,34

X

ADG

ENPRESA ZUZENDARITZA

100

6,34

ADG

4.0. ZUZENDARIAK

8

6,34

X

ADG

EFQM

20

6,34

ADG

LIKIDAZIO ZUZENERAKO SISTEMA ETA BERE APLIKAZIOA (SILTRA)

15

6,31

ADG

EKINTZAILETZA

60

6,34

X

ADG

4.0 ENPRESA. NEGOZIO EREDUAK

8

6,34

X

ADG

FINANTZAK FINANTZARIOAK EZ DIRENENTZAT

10

6,34

ADG

FISKALITATEA

20

6,34

ADG

KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA ETA FINANTZARIOA

20

6,34

ADG

MERKATARITZA-KUDEAKETA

20

6,34

ADG

KALITATEAREN KUDEAKETA

16

6,34

ADG

BERRIKUNTZAREN KUDEAKETA

8

6,34

X

ADG

PRODUKZIOAREN KUDEAKETA

20

6,34

X

ADG

PROIEKTUAK KUDEATZEA

20

6,34

X

ADG

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA

20

6,34

ADG

ALDAKETAREN KUDEAKETA

10

6,34

ADG

EZAGUTZAREN KUDEAKETA

10

6,34

ADG

TALENTUAREN KUDEAKETA

16

6,34

ADG

ENPRESA KUDEAKETA

100

6,34

ADG

FINANTZEN KUDEAKETA

20

6,34

X

ADG

GAITASUNEN ARABERAKO KUDEAKETA

20

6,34

ADG

ZUZENDARITZARAKO TREBETASUNAK

40

6,34

X

ADG

JENDAURREAN HITZ EGITEA: AURKEZPEN ERAGINKORRAK

10

6,34

ADG

CORE TOOLS TRESNAK

20

6,34

X

ADG

LANBIDE ETA ENPRESA BERRIKUNTZA ETA SORMENA

10

6,34

X

ADG

ADIMEN EMOZIONALA

10

6,34

ADG

ISO 14001/2015

20

6,34

ADG

ISO 9001/2015

20

6,34

ADG

LEAN MANUFACTURING

20

6,34

X

ADG

MOTIBAZIOA, EKIMENA, LIDERGO PROFESIONALA

10

6,34

ADG

MRP

20

6,34

X

ADG

BEZEROAK ESKATZEN DITUEN ARAUAK: AMPQP

16

6,34

X

ADG

BEZEROAK ESKATZEN DITUEN ARAUAK: FIEV

16

6,34

X

ADG

BEZEROAK ESKATZEN DITUEN ARAUAK: VDA

16

6,34

X

ADG

EMAITZETARAKO ORIENTAZIOA

10

6,34

ADG

BEZEROARENTZAKO ORIENTAZIOA

10

6,34

ADG

PLANGINTZA ESTRATEGIKOA

30

6,34

X

ADG

EKOIZPENA: MONITORIZAZIO INFORMATIKORAKO SISTEMAK

8

6,34

X

ADG

GATAZKAK KONPONTZEA. NEGOZIAZIO TEKNIKAK

10

6,34

ADG

ERANTZUKIZUN ZIBILA. PRODUKTUA

16

6,34

X

ADG

TALDEKO LANA

10

6,34

X

ADG

VISUAL MANAGEMENT

8

6,34

X

AGA

NEKAZARITZA. OINARRIZKOA. LANGILEAK

20

6,52

X

AGA

NEKAZARITZA EKOLOGIKOA

20

6,52

X

AGA

OIHANETAKO APROBETXAMENDUAK

20

6,52

X

AGA

LANDARE ERRESISTENTEAK

10

6,52

AGA

FRUTAGINTZA

20

6,52

AGA

ABELTZAINTZA. OINARRIZKOA. LANGILEAK

20

6,52

X

AGA

ABELTZAINTZA EKOLOGIKOA

20

6,52

X

AGA

BARATZEZAINTZA

20

6,52

AGA

ELIKAGAI BERRIAK

10

6,52

AGA

MAHASTIZAINTZA

20

6,52

ARG

CAD

40

6,00

ARG

CATIA

40

6,00

X

ARG

INDUSTRIA DISEINUA

40

6,00

X

ARG

EPLAN

40

6,00

ARG

SKETCHUP

10

6,00

ARG

SOLIDWORKS

40

6,00

X

ARG

UNIGRAPHICS

40

6,00

X

COM

MERKATARITZA AGENTEA

40

6,22

X

COM

BEZEROARENTZAKO ARRETA

20

6,19

COM

ORGA JASOTZAILEAK

20

6,19

X

COM

MERKATARITZA ELEKTRONIKOA

40

6,22

X

COM

KANPOKO MERKATARITZA

60

6,22

X

COM

KANPOKO MERKATARITZA: DOKUMENTAZIOA ETA ORDAINKETAK

20

6,22

X

COM

SEGURTASUN AHOLKULARIA

25

6,22

X

COM

SALGAIAK ESTIBATZEA

20

6,22

X

COM

NAZIOARTEKO FINANTZAKETA

20

6,22

X

COM

FRANKIZIAK ETA ONLINE DENDAK

20

6,22

COM

NAZIOARTEKO MERKATARITZAREN KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA

40

6,22

X

COM

BILTEGIAK ETA STOCK-AK KUDEATZEA

20

6,22

X

COM

KEXAK ETA ERREKLAMAZIOAK KUDEATZEA

15

6,22

COM

TRAFIKOA KUDEATZEA

20

6,22

X

COM

MERKATARITZAKO ABILEZIAK KOMERTZIALAK EZ DIRENENTZAT

20

6,22

X

COM

BILTEGIA KUDEATZEA

20

6,22

X

COM

HORNITZEKO LOGISTIKA

20

6,22

X

COM

LOGISTIKA ETA BANAKETA

20

6,22

X

COM

LOGISTIKA: MONITORIZAZIO SISTEMAK

8

6,22

X

COM

MARKETINA INTERNETEN

20

6,22

X

COM

NEGOZIAZIOA ETA NAZIOARTEKO SALEROSKETA

20

6,22

X

COM

PLATAFORMA JASOTZAILEAK

10

6,19

X

COM

NAZIOARTEKO MERKATUEN INFORMAZIO SISTEMAK

20

6,22

X

COM

SOCIAL MEDIA MARKETINA

20

6,22

X

COM

BARNE LOGISTIKARAKO SOLUZIO AUTOMATIKOAK: AGV, BILTEGI AUTOMATIKOAK...

20

6,22

X

COM

SALTZEKO TEKNIKAK

40

6,19

X

COM

GARRAIOA/NAZIOARTEKO LOGISTIKA

20

6,22

X

ELE

AUTOMATA PROGRAMAGARRIAK

20

6,13

X

ELE

LINEA EROANBIDEAK

40

6,13

X

ELE

DOMOTIKA IMMOTIKOA

20

6,13

X

ELE

ERAIKINETAKO ELEKTRIZITATEA

20

6,37

ELE

INDUSTRIAKO ELEKTRIZITATEA

20

6,13

X

ELE

ELEKTROMEKANIKA

20

6,13

X

ELE

ELEKTROMEDIKUNTZA

20

6,13

X

ELE

ELEKTRONIKA INDUSTRIALA

20

6,13

X

ELE

EKIPAMENDU ELEKTRONIKOAK

20

6,13

X

ELE

4.0. INDUSTRIA

8

6,13

X

ELE

4.0. INDUSTRIA: BIDERATZAILE DIGITALAK

8

6,13

X

ELE

INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK. AUTOMATIZAZIO INDUSTRIALA

20

6,13

X

ELE

ERDI ETA GOI TENTSIOA

20

6,13

X

ELE

MIKROELEKTRONIKA

20

6,13

X

ELE

SARE ELEKTRIKOAK

20

6,13

ELE

ROBOTIKA

16

6,13

X

ELE

SENTSORIKA

20

6,13

X

ELE

AZPIESTAZIO ELEKTRIKOAK

20

6,13

X

ENA

ZENTRAL HIDROELEKTRIKOAK

40

6,54

ENA

EFIZIENTZIA ENERGETIKOA

10

6,54

X

ENA

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ERAIKUNTZAN

10

6,54

X

ENA

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ETA ERABILERA INDUSTRIALAK

40

6,54

X

ENA

HAIZE INSTALAZIOAK

40

6,54

ENA

EGUZKI INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK

20

6,54

ENA

EGUZKI-INSTALAZIO TERMIKOAK

20

6,54

FCO

INFORMATIKAKO ALFABETIZAZIOA. INTERNETA

10

6,54

FME

EKIPAMENDU ONDASUNAK ETA MAKINA INDUSTRIALAK

20

6,83

X

FME

CAD CAM

40

6,81

X

FME

GALDARAGINTZA

40

6,83

FME

ZENBAKIZKO KONTROLA

40

6,81

X

FME

FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKTUAK DISEINATZEA

40

6,81

X

FME

EGITURA METALIKOAK

40

6,83

X

FME

FABRIKAZIO GEHIGARRIA

20

6,81

X

FME

EKOIZPENAREN KUDEAKETA MEKANIZAZIOAN

20

6,81

X

FME

HIDRAULIKA

20

6,83

X

FME

ALUMINIOZKO INJEKZIOA

20

6,81

X

FME

PLASTIKOZKO INJEKZIOA

20

6,81

X

FME

MEKANIZAZIOA

40

6,83

X

FME

MEKATRONIKA

20

6,81

X

FME

METROLOGIA

20

6,81

X

FME

XAFLA MOLDEKATZEA

20

6,81

X

FME

POLIMEROAK MOLDEKATZEA

20

6,81

X

FME

NEUMATIKA

20

6,83

X

FME

SOLDADURA

40

6,83

FME

SOLDADURA. FRONIUS, BOSCH, KUKA

40

6,83

X

FME

AZALEKO TRATAMENDUAK

20

6,83

X

FME

TRATAMENDU TERMIKOAK

20

6,83

X

FME

TROKELA/MATRIZEAK ETA MOLDEAK

20

6,81

X

FME

HODITERIA INDUSTRIALA

40

6,83

HOT

NEKAZARITZA-TURISMOA

20

6,65

HOT

ALERGENOAK SUKALDARITZAN

10

6,65

X

HOT

GELAKO ZERBITZARIA

10

6,54

X

HOT

ARETOKO ZERBITZARIA

25

6,54

X

HOT

TURISMOKO PRODUKTUAK MERKATURATZEA ETA SALTZEA: TEKNOLOGIA BERRIAK

20

6,65

X

HOT

OSTALARITZAKO ESTABLEZIMENDU BAT ARRAKASTAZ ZUZENTZEA

16

6,65

X

HOT

KOSTUAK KONTROLATZEA SUKALDARITZAN

30

6,65

HOT

TURISMO PRODUKTUAK SORTZEA

20

6,65

X

HOT

ARDOA OSTALARITZAN. OINARRIZKO MAILA

12

6,54

HOT

LANDETXEAK KUDEATZEA

40

6,65

X

HOT

BILTEGIKO STOCK-AK KUDEAKTZEA ETA KONTROLA SUKALDARITZAN

10

6,65

HOT

HOTELAK KUDEATZEA

24

6,65

X

HOT

GELAZAINBURUA

18

6,65

HOT

HIGIENEA ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNA OSTALARITZAN

20

6,54

X

HOT

OSTALARITZA: MERKATURATZEA, MARKETINA, INTERNETA

24

6,65

X

HOT

BARRAN ONGI ZERBITZATZEA. HASTAPENAK

12

6,54

X

HOT

BERRIKUNTZA ETA BEREIZTEA TURISMOAN

10

6,65

X

HOT

ARETOKO BURUA

20

6,65

HOT

SUKALDEBURUA

30

6,65

X

HOT

BAT-EGITEAK JATETXEKO ZERBITZARIENTZAT

10

6,54

HOT

ON LINE TURISMO MARKETINA

15

6,65

X

HOT

KALITATE KONTROLA ETA ERRENTAGARRITASUNA HOBETZEA TURISMO NEGOZIOAN

10

6,65

HOT

ARDOGINTZAN HOBETZEA. TARTEKO MAILA

12

6,54

HOT

SUKALDEKO ARDURADUNA. DENBORA KUDEATZEA

15

6,65

HOT

OSASUNA GASTRONOMIAN: ELIKADURA INTOLERANTZIA

15

6,65

X

HOT

JASANGARRITASUNA/EKOTURISMOA

10

6,65

HOT

AHOZKO KOMUNIKAZIOKO TEKNIKAK TURISMO GIDARIENTZAT

20

6,65

HOT

ABANGUARDIAKO TEKNIKAK SUKALDARITZAN

20

6,65

X

HOT

TURISMO IRISGARRIA

10

6,65

X

HOT

TURISMO AKTIBOA

10

6,65

X

HOT

ESPERIENTZIEN BIDEZKO TURISMOA

10

6,65

X

HOT

TURISMOA NATURAN

10

6,65

X

HOT

OSASUN ARLOKO TURISMOA

10

6,65

X

HOT

TURISMO GASTRONOMIKOA

20

6,65

HOT

MUNDUKO ARDOAK. MAILA AURRERATUA

18

6,54

HOT

OTURUNTZAK ANTOLATZEA

12

6,65

IFC

ACCESS

20

6,54

IFC

INTERNETEKO ZERBITZUEN ADMINISTRAZIOA

40

8,97

X

IFC

DATU BASEAK ADMINISTRATZEA

40

8,97

IFC

BIG DATA ADMINISTRATZEA

60

8,97

X

IFC

CLOUDS ADMINSITRATZEA

40

8,97

X

IFC

SISTEMAK ADMINISTRATZEA

40

8,97

IFC

BIG DATA DATUEN ANALISTA

40

8,97

X

IFC

ANIMATIKA

40

8,97

X

IFC

KUDEAKETARAKO APLIKAZIO INFORMATIKOAK

20

6,54

IFC

CLOUD ARKITEKTOA

40

8,97

X

IFC

MICROSOFT SQL SERVER DATU BASEA

60

8,97

X

IFC

ORACLE DATU BASEA

60

8,97

X

IFC

BIG DATA

40

8,97

X

IFC

BLOG

10

6,54

IFC

CLOUD COMPUTING. ERABILTZAILEA

20

6,54

IFC

BIG DATA GARATZAILEA

60

8,97

X

IFC

SAP GARATZAILEA

60

8,97

X

IFC

APLIKAZIOAK GARATZEA

40

8,97

IFC

APLIKAZIO MUGIKORRAK GARATZEA

40

8,97

IFC

JAVA APLIKAZIOAK GARATZEA

60

8,97

X

IFC

JAVA APLIKAZIO MUGIKORRAK GARATZEA

60

8,97

X

IFC

WEB APLIKAZIOEN GARAPENA

40

8,97

X

IFC

WINDOWS STORE APLIKAZIOAK GARATZEA

60

8,97

X

IFC

JAVA WEB APLIKAZIOAK GARATZEA

60

8,97

X

IFC

WEB ORRIAK DISEINATZEA

20

6,54

IFC

EXCEL

20

6,54

IFC

EXCEL. AURRERATUA

20

6,54

X

IFC

PROIEKTUAK KUDEATZEA

20

6,54

IFC

3D INPRIMAKETA

20

8,97

X

IFC

MAYA 3D

40

8,97

X

IFC

MICROSOFT OFFICE

20

6,54

IFC

MICROSOFT POWERPOINT

20

6,54

IFC

MICROSOFT PROJECT

20

6,54

IFC

NETWORKING

10

6,54

IFC

BULEGOMATIKA

60

6,54

IFC

BULEGOMATIKA HODEIAN

60

6,54

IFC

PREZI

20

6,54

IFC

SISTEMEN PROGRAMAZIOA

40

8,97

IFC

OBJEKTUETARA BIDERATURIKO PROGRAMAZIOA

40

8,97

IFC

OBJEKTUETARA BIDERATURIKO PROGRAMAZIOA JAVAREKIN

60

8,97

X

IFC

RDES VLAN

16

8,97

X

IFC

ERREALITATE AREAGOTUA

16

8,97

X

IFC

ERREALITATE BIRTUALA

16

8,97

X

IFC

SARE SOZIALAK

10

6,54

IFC

SEGURTASUN INFORMATIKOA

20

8,97

X

IFC

SISTEMA ZIBERFISIKOAK

16

8,97

X

IFC

SPSS

20

8,97

X

IFC

UNITY

40

8,97

X

IFC

SAP. AZKEN ERABILTZAILEA

40

8,97

X

IFC

BIRTUALIZAZIOA. KONPUTAZIOA HODEIAN ORACLEREKIN

40

8,97

X

IFC

IKUSMEN ARTIFIZIALA

16

8,97

X

IFC

VMWARE

16

8,97

X

IFC

WORD

20

6,54

IMA

MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LAN INDUSTRIALAK

40

6,55

X

IMA

BERO-INSTALAZIOAK MUNTATZEA ETA MANTENTZEA

40

6,55

X

IMA

AIRE-GIROTZE INSTALAZIOEN MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LANAK

40

6,55

X

IMA

HOZTEKO INSTALAZIOEN MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LANAK

40

6,55

X

INA

ELIKAGAIEN GEHIGARRIAK

15

7,11

X

INA

BARNE AUDITORETZAK ETA HORNITZAILEEN AUDITORETZAK IFS IKUSPUNTUTIK

12

7,11

X

INA

BPCS. BETTER PROCESS CONTROL SCHOOL

35

7,11

X

INA

HARAKINTZA

20

7,20

INA

ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO MAKINAK GIDATZEA

40

7,11

X

INA

FITOSANITARIOAK, METALAK ETA BESTELAKOAK KONTROLATZEA ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

15

7,11

X

INA

MIGRAZIOAK KONTROLATZEA ELIKAGAIEN ONTZIETAN

6

7,11

X

INA

GAZTAGINTZA

20

7,20

INA

ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN ESTANDARRAK

15

7,11

X

INA

ELIKAGAIEN ETIKETATZEA ETA PUBLIZITATE ETIKETAK

7

7,11

X

INA

ALERGENOAK KUDEATZEA ETA FABRIKAZIORAKO JARDUNBIDE EGOKIAK APLIKATZEA

20

7,11

X

INA

GLOBAL STANDARD FOR FOOD SAFETY ISSUE 7. IMPLEMENTING STANDARD (BRC)

16

7,11

X

INA

IFS FOOD DEFENSE

8

7,11

X

INA

EZARPENA, KONTROLA ETA JARRAIPENA. BRC (BRITISH RETAIL CONSORTIUM)

20

7,11

X

INA

ARRISKUEN AZTERKETAREN ETA KONTROL GUNE KRITIKOEN GIDA. EZARPENA, KONTROLA ETA JARRAIPENA

10

7,11

X

INA

LEAN MANUFACTURING EZARTZEA ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

50

7,11

X

INA

HARAGIAREN INDUSTRIAK

20

7,20

INA

LANDARE ZUKUEN ETA KONTSERBEN INDUSTRIAK

20

7,20

INA

ELIKAGAIEN INDUSTRIAN APLIKATU BEHARREKO LEGERIA

16

7,11

X

INA

IXTEKO MAKINAK ERABILTZEA

10

7,20

INA

HIGIENE ETA OSASUN ARLOKO MANTENTZE-LANAK INSTALAZIOETAN LEGIONELLAREN AURKA

25

7,20

X

INA

ELIKAGAIEN MIKROBIOLOGIA

15

7,11

X

INA

BILGARRI AURRERATU BERRIAK

10

7,11

X

INA

GALDARETAKO OPERADORE INDUSTRIALA

21

7,20

X

INA

HARAGIA ATALTZEKO LANGILEA

20

7,20

INA

NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO LANGILEA

20

7,20

INA

OKINTZA ETA OPILGINTZA

20

7,20

INA

PCQI. ELIKAGAIEN PREBENTZIO KONTROLETAN KUALIFIKAZIOA DUTEN LANGILEAK (FSMA/FDA LEGEA: EEUU)

20

7,11

X

INA

ARRAINGINTZA

20

7,20

INA

INSTALAZIOETAN HIGIENEA MANTENTZEKO PLANAK

8

7,11

X

INA

LANEKO ARRISKUAK PREBENITZEA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN INDUSTRIA. OINARRIZKO MAILA

30

7,20

X

INA

ELIKAGAIEN TRATAMENDU TERMIKOA

30

7,11

X

INA

GAP PROTOKOLO GLOBALA

12

7,11

X

INA

BIZITZA BALIAGARRIA AZTERTZEA (ELIKAGAIEN SEGURTASUNA)

15

7,11

X

INA

ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO KALITATEAREN LABORATEGIKO TEKNIKARIA

20

7,11

X

QUI

SAIAKUNTZA FISIKOA ETA FISIKO-KIMIKOAK

20

6,54

X

QUI

SAIAKUNTZA MIKROBIOLOGIKO ETA BIOTEKNOLOGIKOAK

20

6,54

X

QUI

PROZESU ETA ZERBITZU BIOTEKNOLOGIKOAK

20

6,54

X

QUI

REACH

8

6,54

X

SEA

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA. OINARRIZKOA

30

6,36

SEA

EGIAZTAGIRIA PRODUKTU FITOSANITARIOEN PROFESIONALENTAT ETA SALTZAILEENTZAT

10

6,36

SEA

PRODUKTUAK ETA ZERBITZUAK DISEINATZEA ZERO HONDARRAK LORTZEKO

40

6,29

X

SEA

EKONOMIA ZIRKULARRA

10

6,29

X

SEA

ENPRESA JASANGARRIA

10

6,29

X

SEA

INGURUMENAREN KUDEAKETA

20

6,29

X

SEA

ELIKAGAIEN MANIPULAZIOA

10

6,36

SEA

INGURUMENARI BURUZKO ARAUDIA

10

6,29

X

SEA

ZUBI-GARABIKO OPERADOREA

20

6,36

X

SEA

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA

10

6,36

SEA

LEHEN LAGUNTZAK

10

6,36

SEA

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA ALTUERETAN

16

6,36

SEA

HONDAKIN EZ-ARRISKUGARRIEN BILKETA

10

6,36

SEA

HONDAKIN ARRISKUTSUEN BILKETA

10

6,36

SEA

MATERIALAK BEREIZTEA ETA SAILKATZEA

10

6,36

SEA

HONDAKIN EZ-ARRISKUTSUAK TRATATZEA ETA EZABATZEA

10

6,29

SEA

HONDAKIN ARRISKUTSUAK TRATATZEA ETA EZABATZEA

10

6,26

SEA

KANPOKO DESFIBRILAGAILU ERDIAUTOMATIKOA ERABILTZEA

16

6,36

SSC

PERTSONEN AUTONOMIARAKO LAGUNTZAILE PERTSONALA

40

6,40

SSC

MENDEKOTASUNAREN ARRETA. DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK

40

6,29

X

SSC

ENPRESARENTZAKO INFORMAZIO TEKNIKO GARRANTZITSUA BILATU ETA ANALIZATZEA. B1 EDO B2 EDO C1. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

6,40

X

SSC

LAN BILERAK GIDATZEA B2 EDO C1 MAILA. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

6,40

X

SSC

PRESTAKUNTZA BEHARREN DIAGNOSTIKOA PRESTAKUNTZA PLANA

40

6,00

X

SSC

AGIRI ETA TXOSTEN TEKNIKO ZAILAK PRESTATZEA B2 EDO C1. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

6,40

X

SSC

AHOZKO AURKEZPEN PROFESIONALAK PRESTATZEA. B2 EDO C1 MAILA. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

6,40

X

SSC

JARRAIBIDE TEKNIKO ERRAZAK AHOZ KOMUNIKATZEA ETA ULERTZEA. B1. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

6,40

X

SSC

EUSKERA LANBIDERAKO

20

6,40

X

SSC

PRESTATZAILEEN PRESTAKUNTZA

16

6,00

X

SSC

PRESTATZAILEEN PRESTAKUNTZA. TELEPRESTAKUNTZA

20

6,00

X

SSC

PRESTAKUNTZAREN KUDEAKETA

20

6,00

SSC

AKORDIOAK KUDEATZEA ETA BEZERO, HORNITZAILE EDO LAGUNTZAILEEKIN NEGOZIATZEA B2 EDO C1 MAILA. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

6,40

X

SSC

DEIAK KUDEATZEA TELEFONO BIDEZKO ARRETA ZERBITZU BATEAN. B1 EDO B2 MAILA. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

6,40

X

SSC

AGIRI ETA TXOSTEN TEKNIKO ZAILAK INTERPRETATZEA. B1 EDO B2 EDO C1. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

6,40

X

SSC

GUTUN ETA OINARRIZKO AGIRIAK INTERPRETATZEA ETA ERREDAKTATZEA. B1 EDO B2 MAILA. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

6,40

X

SSC

ATZERRIKO HIZKUNTZA HELBURU PROFESIONALEKIN

20

6,40

SSC

ATZERRIKO HIZKUNTZA HELBURU PROFESIONALEKIN: INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

20

6,40

X

SSC

LANBIDE ORIENTAZIOA

40

6,00

X

SSC

ADINEKO PERTSONEN NARRIADURA PREBENITZEA ETA HAIEN AKTIBAZIO FUNTZIONAL FISIKOA

40

6,00

X

SSC

ADINEKO PERTSONEN NARRIADURA PREBENITZEA ETA HAIEN ADIMEN AKTIBAZIO FISIKOA

40

6,00

X

SSC

AHOLKUAK, KEXAK ETA ERREKLAMAZIOAK EGITEA ETA KUDEATZEA. B1, B2 EDO C1 MAILA. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

6,40

X

SSC

SALTZEA EDO EROSTEA AURREZ AURRE EDO TELEFONOZ (DENDAK, OSTALARITZA, TURISMOA...) B1 EDO B2. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

6,40

X

TMV

LGI. ETENGABEA

35

7,67

X

TMV

LGI. HASIERAKOA

140

7,67

X

TMV

IBILGAILUEN DESKONTAMINAZIOA

8

7,67

X

TMV

NEKAZARITZAKO MAKINEN MANTENTZE-LANAK ETA OINARRIZKO KONPONKETAK

20

7,67

TMV

OINARRIZKO ADR LORTZEA (SALGAI ARRISKUTSUAK)

36

7,67

X

TMV

OINARRIZKO ADR BERRITZEA (SALGAI ARRISKUTSUAK)

18

7,67

X

III. ERANSKINA

Lehentasun gehieneko profesionaltasun ziurtagiriak

ZIURTAGIRIAREN KODEA

EKINTZAREN IZENA

EUROAK ORDUKO,
PARTE-HARTZAILE BAKOITZEKO

ADGD0208_3

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA INTEGRATUA

6,34

ADGD0210_3

MIKROENPRESEN SORKUNTZA ETA KUDEAKETA

6,34

ADGN0108_3

ENPRESEN FINANTZAZIOA

6,34

COML0109_3

SALGAIEN ERREPIDE BIDEZKO GARRAIOA

6,22

COML0110_1

BILTEGIKO JARDUERA OSAGARRIAK

6,19

COML0209_3

GARRAIOAREN ETA BANAKETAREN ANTOLAKUNTZA

6,22

COML0210–3

HORNIKUNTZAREN KUDEAKETA ETA KONTROLA

6,22

COMLO309_3

BILTEGIAK ANTOLATZEA ETA KUDEATZEA

6,22

COMT0110–3

BEZEROARENTZAKO, KONTSUMITZAILEARENTZAKO ETA ERABILTZAILEARENTZAKO ARRETA

6,22

COMM0110–3

MARKETINA ETA NAZIOARTEKO SALEROSKETA

6,22

COMT0210–3

NAZIOARTEKO MERKATARITZAREN KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA ETA FINANTZARIOA

6,22

COMT0411–3

SALMENTEN MERKATARITZAKO KUDEAKETA

6,22

COMV0108–2

SALMENTA JARDUERAK

6,19

ELEE0109_2

BEHE TENTSIOKO INSTALAZIO ELEKTRIKOEN MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LANAK

6,37

ELEE0110_3

ERAIKINEN INGURUNEKO ETA XEDE BEREZIETAKO INSTALAZIO ELEKTRIKOAK MANTENTZEKO PROZESUAK GARATZEA

6,13

ELEE0209_2

BIGARREN ETA HIRRUGARREN MAILAKO GOI TENTSIOKO SARE ELEKTRIKOEN MUNTAKETA ETA HAIEN MANTENTZE LANAK, ETA TRANSFORMAZIO ZENTROAK

6,37

ELEE0310–3

ERAIKINEN INGURUNEKO INSTALAZIO ELEKTRIKOEN MUNTAIA ETA MANTENTZE-LANAK KUDEATZEA ETA IKUSKATZEA

6,13

ELEE0410–3

BIGARREN ETA HIRRUGARREN MAILAKO GOI TENTSIOKO EREMUETAN SARE ELEKTRIKOEN MUNTAKETA ETA HAIEN MANTENTZE LANAK KUDEATZEA ETA IKUSKATZEA, ETA KANPOKO TRANSFORMAZIO ZENTROAK

6,13

ELEE0510–3

BIGARREN ETA HIRRUGARREN MAILAKO GOI TENTSIOKO LURPEKO SARE ELEKTRIKOEN MUNTAKETA ETA HAIEN MANTENTZE LANAK KUDEATZEA ETA IKUSKATZEA, ETA BARNEKO TRANSFORMAZIO ZENTROAK

6,13

ELEE0610–3

BEHE TENTSIOKO ETA KANPOKO ARGITERIAKO SARE ELEKTRIKOEN MUNTAIA ETA MANTENTZE-LANAK KUDEATZEA ETA IKUSKATZEA

6,13

ELEM0110–3

AUTOMATIZAZIO INDUSTRIALEKO SISTEMEN PROIEKTUAK GARATZEA

6,13

ELEM0111–2

SISTEMA DOMOTIKO/IMMOTIKOAK MUNTANTZEA ETA MANTENTZE-LANAK EGITEA

6,37

ELEM0210–3

AUTOMATIZAZIO INDUSTRIALEKO SISTEMAK MUNTATZEKO ETA MANTENTZEKO LANAK KUDEATZEA ETA GAINBEGIRATZEA

6,13

ELEM0211–3

SISTEMA DOMOTIKO ETA IMMOTIKOAK MUNTATZEKO ETA MANTENTZEKO LANAK KUDEATZEA ETA GAINBEGIRATZEA

6,13

ELEM0311–2

AUTOMATIZAZIO INDUSTRIALEKO SISTEMEN MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LANAK

6,37

ELEM0511–3

SISTEMA DOMOTIKO ETA IMMOTIKOEN PROIEKTUAK GARATZEA

6,13

ELEQ0108_2

ELEKTROMEDIKUNTZAKO SISTEMEN INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK.

6,37

ELEQ0208_3

ELEKTROMEDIKUNTZAKO SISTEMEN INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK KUDEATZEA ETA IKUSKATZEA

6,13

ELEQ0311–3

EKIPO ELEKTRONIKOAK MANTENTZEA

6,13

ENAC0108_3

ERAIKINEN EFIZIENTZIA ENERGITIKOA

6,54

ENAE0108_2

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOEN MUNTANKETA ETA MANTENTZE-LANAK

6,54

ENAE0208_2

EGUZKI-ENERGIA TERMIKOKO INSTALAZIOEN MUNTANKETA ETA MANTENTZE-LANAK

6,54

ENAE0308_3

EGUZKI-ENERGIA TERMIKOKO INSTALAZIOEN ANTOLAKUNTZA ETA PROIEKTUAK

6,54

ENAE0408_3

PARKE EOLIKOEN MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LANAK KUDEATZEA

6,54

ENAE0508_3

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOEN ANTOLAKUNTZA ETA PROIEKTUAK

6,54

ENAL0108_3

ZENTRAL TERMOELEKTRIKOETAKO ERAGIKETAK KUDEATZEA

6,54

ENAL0110–3

ZENTRAL HIDROELEKTRIKOETAKO ERAGIKETAK KUDEATZEA

6,54

ENAL0210–3

AZPIESTAZIO ELEKTRIKOEN MUNTAKETA, ERAGIKETA ETA MANTENTZE-LANAK KUDEATZEA

6,54

ENAT0108_2

UR-INSTALAZIOEN MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LANAK

6,54

FMEC0108_2

INDUSTRIAKO HODI INSTALAZIOEN FABRIKAZIOA ETA MUNTAKETA

6,83

FMEC0109_3

METALEZKO ERAIKUNTZEN PRODUKZIOA

6.81

FMEC0110_2

ELEKTRODO ESTALIAREN BIDEZKO TIG SOLDADURA

6,83

FMEC0208_3

GALDARAK ETA METALEZKO EGITURAK DISEINATZEA

6.81

FMEC0209_3

HODITERIA INDUSTRIALA DISEINATZEA

6.81

FMEC0210–2

MIG/MAG PROZESU SEMIAUTOMATIKOEN BIDEZKO SOLDADURA

6,83

FMEE0208_2

EKIPAMENDU ONDASUNEN ETA MAKINA INDUSTRIALEN MUNTAKETA ETA ABIARAZTEA

6,83

FMEE0308_3

FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKTUAK DISEINATZEA

6.81

FMEH0109_2

TXIRBIL-HARROKETA BIDEZKO MEKANIZAZIOA

6,83

FMEH0110–2

TRATAMENDU TERMIKOAK FABRIKAZIO MEKANIKOAN

6,83

FMEH0209_2

EBAKETA ETA KONFORMAZIO BIDEZKO MEKANIZAZIOA

6,83

FMEH0309_2

AZALEKO TRATAMENDUAK

6,83

FMEH0409_2

URRADURA ETA ELEKTROHIGADURA BIDEZKO MEKANIZAZIOA ETA PROZEDURA BEREZIAK

6,83

FMEM0109_3

PRODUKZIOA KUDEATZEA FABRIKAZIO MEKANIKOAN

6.81

FMEM0209_3

PRODUKZIOA MEKANIZAZIOAN, KONFORMAZIOAN ETA MUNTAKETA MEKANIKOAN

6.82

FMEM0211–3

ABIADURA ETA ERRENDIMENDU HANDIKO MEKANIZAZIOAREN BIDEZKO FABRIKAZIOA

6.83

FMEM0309_3

XAFLAREN LANKETAKO TRESNEN DISEINUA

6.84

FMEM0311–3

TROKELAK FABRIKATZEA METALEZKO XAFLAZKO PIEZAK PRODUZITZEKO

6.85

FMEM0411–3

MOLDEAK FABRIKATZEA PIEZA POLIMERIKOAK ETA ALEAZIO ARINAK PRODUZITZEKO

6.87

IFCD0111–3

KUDEATZEKO APLIKAZIOAK LENGOAIA EGITURATUETAN PROGRAMATZEA

8,97

IFCD0112–3

OBJEKTU ETA DATU-BASE ERLAZIONALETARA BIDERATUTAKO LENGOAIEKIN PROGRAMATZEA

8,97

IFCD0210–3

APLIKAZIOEN GARAPENA WEB TEKNOLOGIEKIN

8,97

IFCT0109_3

SEGURTASUN INFORMATIKOA

8,97

IFCT0409_3

ELEMENTU INFORMATIKOAK EZARRI ETA KUDEATZEA SISTEMA DOMOTIKO/IMMOTIKOETAN, SARBIDEAK ETA PRESENTZIA KONTROLATZEKO SISTEMETAN ETA BIDEOZAINTZAKO SISTEMETAN

8,97

IFCT0509_3

INTERNETEKO ZERBITZUEN ADMINISTRAZIOA

8,97

IFCT0510–3

SISTEMA INFORMATIKOAK KUDEATZEA

8,97

IFCT0609_3

SISTEMA INFORMATIKOAK PROGRAMATZEA

8,97

IFCT0610–3

ENPRESA-BALIABIDEAK PLANIFIKATZEKO ETA BEZEROEKIKO HARREMANAK KUDEATZEKO SISTEMAK ADMINISTRATZEA ETA PROGRAMATZEA

8,97

HOTA0108_1

GELETAKO OINARRIZKO ERAGIKETAK OSTATUETAN

6,54

HOTA0208–3

GELEN KUDEAKETA ETA GARBIKETA OSTATUETAN

6,65

HOTA0308–3

HARRERA OSTATUETAN

6,65

HOTI0108–3

TOKIKO TURISMOA SUSTATZEA ETA BISITARIARI INFORMAZIOA EMATEA

6,65

HOTR0108_1

SUKALDEKO OINARRIZKO ERAGIKETAK

6,54

HOTR0110–3

ZUZENDARITZA ETA PRODUKZIOA SUKALDARITZAN

6,65

HOTR0208_1

JATETXE ETA TABERNETAKO OINARRIZKO ERAGIKETAK

6,54

HOTR0209–3

SOMMELIERGINTZA

6,65

HOTR0308_1

CATERINGEKO OINARRIZKO ERAGIKETAK

6,54

HOTR0309–3

ZUZENDARITZA JATETXEETAN

6,65

HOTR0408_2

SUKALDEA*

6,54

HOTR0409_3

ZERBITZU PROZESUAK KUDEATEZEA JATETXEETAN

6,65

HOTR0508_2

TABERNA ETA KAFETEGIKO ZERBITZUAK

6,54

HOTR0608_2

JATETXEKO ZERBITZUAK

6,54

HOTU0109–2

LANDA OSTATUAK

6,54

INAD0108_1

PRESTAKETARAKO ERAGIKETA OSAGARRIAK ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

7,20

INAE0109_2

GAZTAGINTZA

7,20

INAE0110–3

ESNEKI INDUSTRIAK

7,11

INAE0209_2

KONTSUMORAKO ESNEAK ETA ESNEKIAK PRESTATZEA

7,20

INAF0108–2

OKINTZA ETA OPILGINTZA

7,20

INAF0109–2

PASTELGINTZA ETA GOZOGINTZA

7,20

INAF0110–3

ZEREALEN DERIBATUEN ETA GOXOKIEN INDUSTRIA

7,11

INAH0109_2

ARDOAK ETA LIKOREAK EGITEA

7,20

INAH0110–2

MAHATSAREN ETA ARDOAREN DERIBATGUEN INDUSTRIAK

7,20

INAH0309–3

ENOTEKNIA

7,11

INAI0108_2

HARAKINTZA ETA HARAGIZKO PRODUKTUAK PRESTATZEA

7,20

INAI0109_3

HARAGIAREN INDUSTRIAK

7,11

INAI0208_2

ANIMALIAK HIL, PRESTATU ETA ZATIKATZEA

7,20

INAJ0109–2

ARRAINGINTZA ETA ARRANTZAKO ETA AKUIKULTURAKO PRODUKTUAK PRESTATZEA

7,20

INAK0109_2

OLIBA OLIOA LORTZEA

7,20

INAQ0108_1

BARRUKO GARRAIOAREN ETA MANTENTZE-LANEN ERAGIKETA OSAGARRIAK ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

7,20

INAV0109_2

BARAZKI KONTSERBAK FABRIKATZEA

7,20

INAV0110_3

LANDARE ZUKUEN ETA KONTSERBEN INDUSTRIAK

7,11

IMAI0208_3

FLUIDOAK BANATZEKO SARE ETA SISTEMEN MANTENTZEA ETA IKUSKATZEA PLANIFIKATU, KUDEATU ETA GAUZATZEA

6,62

IMAQ0108_2

INDUSTRIA EKIPOAREN MUNTAKETA MEKANIKOA ETA MANTENTZE-LANAK

6,55

IMAQ0208_3

MAKINEN, INDUSTRIA EKIPOEN ETA PRODUKZIO LINEA AUTOMATIZATUEN MANTENTZE-LANAK PLANIFIKATU, KUDEATU ETA EGITEA, ETA MUNTAKETA BERA GAINBEGIRATZEA

6,62

IMAR0108_2

HOZTEKO INSTALAZIOEN MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LANAK

6,55

IMAR0109_3

GIROTZE- ETA AIREZTATZE- NAHIZ KANPORATZE-INSTALAZIOEN PROIEKTUAK GARATZEA

6,62

IMAR0208_2

GIROTZE- ETA AIREZTATZE- NAHIZ KANPORATZE-INSTALAZIOEN MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LANAK

6,55

IMAR0209_3

HOTZEKO INSTALAZIOEN PROIEKTUAK GARATZEA

6,62

IMAR0308_3

FLUIDOAK BANATZEKO SARE ETA SISTEMEN PROIEKTUAK GARATZEA

6,62

IMAR0309_3

HOZTEKO INSTALAZIOEN MUNTAKETA PLANIFIKATZEA, KUDEATZEA, MANTENTZE-LANAK PLANIFIKATZEA, EGITEA ETA GAINBEGIRATZEA

6,62

IMAR0408_2

BERO-INSTALAZIOAK MUNTATZEA ETA MANTENTZEA

6,55

IMAR0409_3

GIROTZE- ETA AIREZTATZE- NAHIZ KANPORATZE-INSTALAZIOEN MUNTAKETA IKUSKATZEA ETA MANTENTZE-LANAK PLANIFIKATZEA, KUDEATZEA ETA GAINBEGIRATZEA

6,62

IMAR0508_3

HOTZEKO INSTALAZIOEN PROIEKTUAK GARATZEA

6,62

IMAR0509_3

BERO-INSTALAZIOEN MUNTAKETA PLANIFIKATZEA, KUDEATZEA, MANTENTZE-LANAK PLANIFIKATZEA, EGITEA ETA GAINBEGIRATZEA

6,62

QUIA0108_3

SAIAKUNTZA FISIKO ETA FISIKOKIMIKOAK

6,54

QUIA0110_3

SAIAKUNTZA EZ-SUNTSITZAILEAK ANTOLATZEA ETA KONTROLATZEA

6,54

QUIA0111_3

ANALISI BIOTEKNOLOGIKOA

6,54

QUIA0112–3

MATERIALAK ETA PRODUKTUAK EZAUGARRITZEKO SAIAKUNTZA SUNTSITZAILEAK ANTOLATZEA ETA KONTROLATZEA

6,54

QUIA0208_3

SAIAKUNTZA MIKROBIOLOGIKO ETA BIOTEKNOLOGIKOAK

6,54

QUIE0111_3

ZERBITZU BIOTEKNOLOGIKOAK ANTOLATZEA ETA EGITEA ETA PROZESUAK KONTROLATZEA

6,54

QUIT0109_2

POLIMERO TERMOEGONKORREN ETA HAIEN OSAGAIEN ERALDAKETA ERAGIKETAK

6,54

QUIT0110_3

POLIMERO TERMOEGONKORREN ETA HAIEN OSAGAIEN ERALDAKETA ANTOLATZEA ETA KONTROLATZEA

6,54

QUIT0209_2

POLIMERO TERMOEGONKORREN ERALDAKETA ERAGIKETAK

6,54

QUIT0309_2

KAUTXUAREN ERALDAKETA ERAGIKETAK

6,54

QUIT0409_3

KAUTXUAREN ERALDAKETA ANTOLATZEA ETA KONTROLATZEA

6,54

QUIT0509_3

POLIMERO TERMOEGONKORREN ERALDAKETA ANTOLATZEA ETA KONTROLATZEA

6,54

QUIM0109_2

FARMAZIA-PRODUKTUAK ETA ANTZEKOAK PRESTATZEA

6,54

QUIM0110_3

FARMAZIA-PRODUKTUEN ETA ANTZEKOEN FABRIKAZIOA ANTOLATZEA ETA KONTROLATZEA

6,54

QUIM0210_3

FARMAZIA-PRODUKTUEN ETA ANTZEKOEN EGOKITZAPENA ANTOLATZEA ETA KONTROLATZEA

6,54

QUIM0309_2

FARMAZIA-PRODUKTUEN ETA ANTZEKOEN EGOKITZAPEN ERAGIKETAK

6,54

SEAG0108_2

HIRI ETA INDUSTRIA HONDAKINAK KUDEATZEA

6,36

SEAG0110–2

IZURRIAK KONTROLATZEKO ZERBITZUAK

6,36

SEAG0209_1

GARBIKETA TOKI IREKIETAN ETA INDUSTRIA INSTALAZIOETAN

6,36

SEAG0210–2

UR-TRATAMENDUKO ESTAZIOETAKO ERAGIKETAK

6,36

SEAG0211–3

INGURUMENAREN KUDEAKETA

6,29

SEAG0212–2

MIKROORGANISMO KALTEGARRIAK UGARITZEKO ETA AEROSOLEN BIDEZ HEDATZEKO GAI DIREN INSTALAZIOEN HIGIENE ETA OSASUN ARLOKO MANTENTZE-LANAK

6,36

SEAG0311–3

ORGANISMO KALTEGARRIAK KONTROLATZEKO ZERBITZUEN KUDEAKETA

6,29

SSCE0110_3

ENPLEGURAKO LANBIDE PRESTAKUNTZAN IRAKASLE ARITZEA

6,00

SSCS0108_2

ARRETA SOZIOSANITARIOA ETXEAN

6,40

SSCS0208_2

MENDEKOTASUNA DUTENEI ARRETA SOZIOSANITARIOA EMATEA GIZARTE ERAKUNDEETAN

6,40

Iragarkiaren kodea: F1706290