108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

243/2015 betearazpena. Ediktua. Jakinarazpen zedula

Eugenia Ramos García andrea, Madrilgo Lan arloko 25. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Miguel Ángel Rivera Cortes jaunak eskaturik, derrigorrezko betearazpena dela-eta, 243/2015 prozedura bideratzen ari da lan arloko epaitegi honetan, Xial Domotecnología SLren aurka, eta hartan kaudimengabezia-dekretua eman da gaurko egunean. Egintza osorik ezagutu nahi izanez gero, alderdia epaitegian ager daiteke, eta ohartarazten zaio, halaber, ebazpen horren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela epaitegi honetan ebazpena jakinarazi eta hiru eguneko epean.

Eta Xial Domotecnología SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut epaitegi honetako iragarki oholean argitara dadin.

Madrilen, 2017ko apirilaren 25ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Eugenia Ramos García.

Iragarkiaren kodea: J1705661