108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 835/2016 prozedura

Iruñean, 2017ko maiatzaren 4an.

Martín Corera Izu jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 835/2016 hitzezko judizioaren prozedura (250.2) tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Sabina Soriano de González andreari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 4an.–Justizia Administrazioaren letradua, Martín Corera Izu.

Iragarkiaren kodea: J1705512