108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri jarduketako plan berezia, A-11 unitate morfologikoari dagokionez. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko maiatzaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri jarduketako plan berezia, A-11 unitate morfologikoari dagokionez, Miguel Tomás Noguera Palaciosek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.4 artikuluetan xedatuta aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2017ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1706181