108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Ardoi sektoreko plan partzialeko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko maiatzaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen jendaurreko epe berria irekitzea hilabete batez Ardoi sektoreko Plan Partzialeko aldaketaren dokumentuari dagokionez, Zizur Nagusiko Udalak sustatua. Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko abenduaren 16an egin bilkuran, onetsi zuen hasiera batean, hasieran aurreikusitako antolamenduan funtsezko aldaketak ezarri baitziren Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiaren zuzendari nagusiak 2017ko martxoaren 13an emandako txosten teknikoaren ondorioak sartu beharrez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.4 artikuluetan xedatuta aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2017ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1706179