108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2016ko aurrekontua aldatzeko 13. eta 14. espedienteak. Behin betiko onespena

2016ko aurrekontuan aldaketak egiteko 13. eta 14. espedienteak hasiera batean onesten dituen erabakia 2017ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

13A-B/2016 aldaketa.

Kreditu berezia eta kreditu-sorkuntza.

Aldaketa:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +18.000,00 euro.

Finantzabidea:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak. Zenbatekoa: -12.000,00 euro.

Finantzabidea:

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak. Zenbatekoa: +6.000,00 euro.

14/2016 aldaketa.

Kreditu berezia.

Aldaketa:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak. Zenbatekoa: +10.782,50 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +10.782,50 euro.

Atarrabian, 2017ko apirilaren 20an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1706317