108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

3. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2017ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3.000 euroko kreditu-gehigarriaren espedientea, 2017ko aurrekontuko gastuen 9200,62900 partidari dagokionez (Askotariko material inbentariagarria). Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Oteitzan, 2017ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1706412