108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Lur-ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa

Uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 77. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 eta 143. artikuluekin bat, aditzera ematen da aurtengo ekainaren 15ean irekiko dela epea zerga (hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa) borondatez ordaintzeko, zeina uztailaren 15ean bukatuko baita.

Ordainagiriak helbideratuta ez dituzten zergadunek borondatezko ordainketa egin dezakete banku-erakunde laguntzaileen bidez (Larragan bulegoa dutenen bidez), ordainagiria aldez aurretik aurkeztuta.

Helbideratutako likidazioak borondatezko epearen azken egunean igorriko dira.

Epe hori iraganik, eta helbideratutako ordainagiriak itzultzen badira, Tributuei buruzko abenduaren 14ko Foru Lege Orokorreko 117. artikuluan aurreikusitako 100eko 5eko errekargu exekutiboa aplikatuko da eta premiamendu-bidezko kobrantza egiteko izapideak hasiko dira. Horrek dakar aipatu artikuluak ezartzen duen 100eko 20ko errekargua.

Epe exekutiboaren hasierak berandutze-interesak sortuko ditu.

Egindako likidazioen aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 143. artikuluan aurreikusitako salbuespen eta berezitasunekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Larragan, 2017ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1706348