108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 24an emandako 76E/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendutako 2017ko prestakuntza planak gauzatzeko diru-laguntzen deialdi osagarria onetsi da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 348157.

Lehena.–Onuradunak.

Prestakuntza entitateak, publikoak zein pribatuak, baldin eta enplegurako lanbide prestakuntza emateko baimendurik eta/edo behar den erregistroan inskribaturik badaude, barnean direla titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak.

Bigarrena.–Xedea.

Batez ere langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak finantzatzeko diru-laguntzak, kontratatzeko konpromisoa atxikita dutenak.

Batez ere langileei zuzendutako prestakuntza planak 2017. urtean finantzatzeko diru-laguntzak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 24ko 76E/2017 Ebazpena (Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honetara 2.500.000 euro bideratu dira, honela banatuta:

–2.200.000 euro, sektorearteko prestakuntza planetarako.

–100.000 euro, ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako sektorearteko planetarako.

–200.000 euro, langile autonomoentzako sektorearteko planetarako.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 14an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1706778