108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak maiatzaren 29an emandako 22E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez helduei euskara irakasteko 2017ko urtarriletik irailera bitarteko laguntzen deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 348741.

Lehenengoa.

Onuradunak:

helduei euskara irakasten dieten entitate juridikoak (euskaltegiak, gau-eskolak edo beste batzuk), Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta daudenak.

Bigarrena.

Xedea: Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta egonik, helduei euskara irakasten dieten entitate juridikoentzako laguntzak arautzea (euskaltegiak, gau-eskolak edo beste batzuk).

Hirugarrena.

Oinarri arautzaileak: Honako honetan argitaratutako oinarriak aipatuko dira:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6986/Ayudas-para-la-ensenanza-de-euskera-a-personas-adultas

Laugarrena.

Zenbatekoa: 640.000 euro.

Bosgarrena.

Eskaerak aurkezteko epea: Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 29an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1706679