107. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZA ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 238/2016 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan 238/2016 hitzezko judizioa bideratzen ari dela eta horren gainean antolaketarako eginbidea eman dela 2016ko abenduaren 22an, eta epaia 2017ko otsailaren 20an. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Antolaketarako eginbidea. Justizia Administrazioaren letradua, Sara Gago Lozano.

Iruñean, 2016ko abenduaren 22an.

Galar Zendeako Bake Epaitegiaren komunikazioa jaso da, emaitza positiboarekin, demandatua epatzea helburu zuena; erants bekie abiaburuko autoei, eta jakinaraz bekio alderdi demandatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Alderdi demandatua, Alejandro Morales Medina, ez da agertu demandari erantzuteko eman zaion epean eta, beraz, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 438. eta 496.1 artikuluetan xedatutakoarekin bat, alderdi hori auzi-ihesean dagoela deklaratzen da.

Erabaki dut demandatzaileari ebazpen hau igortzea, hiru eguneko epean adieraz dezan ea beharrezkotzat jotzen duen ikustaldia egitea, demandatuaren ez agertzea dela eta.

Jakinaraz bekie ebazpen hau agertutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela idatziz, Justizia Administrazioaren letradu honi aurkeztua, jakinarazi eta biharamunetik bost eguneko epean. Hala ere, inpugnatutako ebazpena aurrera eramanen da.

Hori erabaki eta sinatzen dut. Justizia Administrazioaren letradua.

44/2017 epaia.

Iruñean, 2017ko otsailaren 20an.

Esther Fernández Arjonilla andreak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lurralde Atxikipeneko magistratuak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritza arloko 1. Epaitegiko indartze eginkizunetan, epaitegi honetan bideratzen ari den 238/2016 hitzezko judizioaren (250.2) autoak ikusi ditu, Sociedad General de Autores y Editores, Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales eta Asociación Artistas Interpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestión de España elkarteek eskaturik bideratuak, Carlos Hermida Santos prokuradoreak ordezkatuta eta Ignacio Montes Fuentes legelariak lagunduta, Alejandro Morales Medinaren kontra, auzi-ihesean baitago, jabetza intelektuala dela eta.

... / ...

Epaitza: partez baiesten dut Carlos Hermida Santos auzitegietako prokuradoreak jarritako demanda, Sociedad General de Autores y Editores, Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales, Asociación Artistas Intérpretes y Ejecutantes Sociedad de Gestión de España elkarteen izenean eta horiek ordezkatuta, Alejandro Morales Medinaren kontra, auzi-ihesean baitago, eta kondenatzen dut SGAEri 565,27 euro ordaintzera, 2015eko urtarriletik 2016ko ekainera arte ordaindu ez denagatik, 2012ko apiriletik 2016ko ekainera artekoagatik (2012ko hirugarren hiruhilekoa eta 2014ko lehenengo hiruak izan ezik), gehi legezko interesak.

Alderdi bakoitzak bere kostuak ordainduko ditu eta kostu komunak erdi bana ordainduko dira.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri (PZLaren 455.1 artikulua).

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko. Magistratua.

Eta Alejandro Morales Medinari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 4an.–Justizia Administrazioaren letradua, Sara Gago Lozano.

Iragarkiaren kodea: J1705472