4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA
Ediktua. 41/2017 epaia
Iruñean, 2017ko otsailaren 6an.
Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 246/2016 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Tomás Fernando Ruiz Pérez jaunak sustatu du Irene Saavedra Heredia andrearen aurka (auzi-ihesean deklaratua), hiri errentamenduak direla eta. Auzi-jartzaileak Jesús López Gracia prokuradore jauna izan du ordezkari eta Pablo Leza Yeboles legelari jauna laguntzaile.
Epaitza: osorik baiesten dut Tomás Fernando Ruiz Pérezek Irene Saavedra Herediaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen da suntsiarazita dagoela errentamendu kontratua, hiri honetako Albéniz kaleko 18ko 3. solairuan, eskuinaldean, dagoen etxebizitzarena, alderdiek sinatua; alderdi demandatua deklarazio horri men egitera behartzen dut eta, hortaz, errentan hartutako etxebizitza libre eta errentatzailearen eskura uztera kondenatzen dut, eta ohartarazten, ezen, hori betetzen ez badu, etxea utzarazi eta bertakoak bota eginen dituztela. Horretaz gainera, alderdi demandatua berariaz kondenatzen dut kostuak ordaintzera.
Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, epaitegi honi zuzendua, idatziz, eta jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta Isabel Saavedra Heredia non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.
Iruñean, 2017ko apirilaren 28an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aránzazu Chocarro Úcar.
Iragarkiaren kodea: J1705274