4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Ediktua. 101/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Fabiola Llorente Llorente andrea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Ataleko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: 101/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
93/2017 epaia.
Lehendakaria: Antonio Rubio Pérez jauna; magistratuak: María Jesús Azcona Labiano andrea, M.ª Mercedes Martín Olivera andrea.
Iruñean, 2017ko otsailaren 23an.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatu magistratu jaun-andreek eratuak, 101/2016 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori Antsoaingo Udalaren 11. ordenantza fiskaleko 2., 4. eta 5. artikuluen kontra jarri zen (Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko zoru, zorupe eta hegalkinean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena), 2016ko otsailaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua. Honako hauek izan dira alderdiak: errekurtso jartzaile gisa, Telefónica Móviles España, S.A.U., Isabel Devesa Llovo prokuradore andreak ordezkatua eta Elena Medina Cuadros letradu andreak defendatua, eta, demandatu gisa: Antsoaingo Udala, Ana Otazu Vega letradu andreak defendatua.
Epaitza:
1.–Ezesten dut administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Telefónica Móviles España, S.A.U.k jarria, Elena Devesa Llovo prokuradore andreak ordezkatua eta Elena Medina Cuadro letradu andreak defendatua; demandatu gisa Antsoaingo Udala aritu da, Ana Otazu Vega letradu andreak defendatua. Errekurtso hori Antsoaingo Udalaren 11. ordenantza fiskalaren behin betiko onespenaren kontra jarri zen (Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko zoru, zorupe eta hegalkinean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena), 2016ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 16an. Horrenbestez, aipatu ordenantzako 3. atalaren 5. artikulua baliogabetzen dugu.
2.–Alderdi demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen dut berariaz.
Jakinaraz bedi ebazpen judizial hau, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248. artikuluak xedatzen duenari jarraituz, eta aditzera ematen da kasazio errekurtsoa soilik jar daitekeela haren aurka, dagokion Salari zuzendua, soil-soilik kasazio-interes objektiboko kasuren bat badago eta ezarritako legezko baldintzekin. Hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 86. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat (uztailaren 21eko 7/2015 Lege Organikoak emandako testuaren arabera).
Errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Sala honi zuzenduta prestatu beharko da, epai hau jakinarazi eta hogeita hamar eguneko epean.
Alderdiei aditzera ematen zaie ezen, edozein kasutan, eta aurkezten diren kasazio errekurtso guztietan, kasuan kasuko kasazio errekurtsoari buruzko idazki guztiek bat etorri beharko dutela, aitzakiarik gabe, Auzitegi Goreneko Gobernu Salak 2016-4-21ean hartutako Erabakiaren bidez eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honek 2016-6-27an hartutako Erabakiaren bidez onetsi diren baldintza eta betebehar estrinsekoekin.
Erabaki horiek ikusgai daude Justizia Auzitegi Nagusi honen iragarki oholean, eta argitaratuta, orobat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren webgunean (www.poderjudicial.es), argitara eman eta orok jakin dezan.
Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie).
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2017ko apirilaren 28an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.
Iragarkiaren kodea: J1705232