2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
U3 sektoreko konpentsazio batzordearen estatutuak.
Hasierako onespena
Azkoiengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko maiatzaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Azkoiengo U3 sektoreko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Esperanza Irigaray Resano andreak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Azkoienen, 2017ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L1706411