107. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua.
Jendaurreko epea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Udalaren bulegoetan tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Obanos.

Barrutiaren titularra: Obanosko Udala.

Obanosen, 2017ko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.

Iragarkiaren kodea: L1706339