1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. OHARRA, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiarena, Tafallako udal-mugarteko mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko eta abelbideen trazadura aldatzeko proposamena jendaurrean jartzen duena.
Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal-mugarteko mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko eta abelbideen trazadurak aldatzeko lanetan interesa dutenei.
Lehena.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 797/2016 Ebazpenaren bidez, Tafallako udal-mugarteko abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko espedientearen hasiera onetsi zen. Gero, udal-mugarte bakoitzean dokumentu funts bat bildu eta landa-lanak egin ziren.
Bigarrena.–Mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko eta abelbideen trazadura aldatzeko proposamena jendaurrean egonen da, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Epe horretan, udaletxean kontsultatzen ahalko da proposamena eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 17an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Iragarkiaren kodea: F1706017