107. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

207E/2017 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Iruñeko udal-mugartean dagoen haragitarako animalien hiltegiaren instalazioaren Ingurumen baimen integratua iraungitzen duena. Instalazioaren titularra La Protectora SA da.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak azaroaren 5eko 231/2007 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 449/2011 Ebazpenaren bidez berritua.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 387E/2016 Ebazpenaren bidez, ingurumen baimen integratua aldatu zen, instalazioa ixteko baldintzak ezartzeko.

2017ko urtarrilaren 16an, titularrak erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu zuen, non adierazi baitzuen instalazioa itxirik zegoela, gainerako dokumentazioarekin batera, ingurumen baimen integratua iraungi dadin.

Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzuteko tramitean egon da 10 egunez. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztutako alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.g) artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Ingurumen baimen integratua iraungitzea La Protectora SAren titulartasunekoa den haragitarako animalien hiltegiari. Iruñeko udal mugapean dago.

Bigarrena.–Zentroak hondakin arriskutsuen sortzaile txiki gisa duen inskripzioa (zenbakia: 15P02201001572005) kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistrotik.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau La Protectora SAri, Iruñeko Udalari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzuari, NILSAri, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari, Abeltzaintza Zerbitzuari eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F1705261