106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 90/2017 hitzezko judizioa, 102/2017 epaia

Iruñean, 2017ko apirilaren 20an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 90/2017 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Limite 24 Sociedad Limitadak sustatu du auzia, Klaudia Joanna Wrona andrearen aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta.

Epaitza: osorik ezesten da limite 24 sociedad limitadak Klaudia Joanna Wronaren aurka jarritako demanda. Horrenbestez, demandatua absolbitzen dut demandaren idazkian haren kontra dauden eskakizun guztietatik eta auzi-jartzailea kostuak ordaintzera kondenatzen dut berariaz.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtso arruntik aurkeztu zeren, zenbatekoa dela-eta egindako hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).

Eta Klaudia Joanna Wrona non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2017ko apirilaren 20an.–Justizia Administrazioaren letradua, Arantzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1704834